GARA > Idatzia > > Mundua

Berrogei hildako, islamistek Nigeriako Poliziari eraso egitean

Nigeriako ipar-ekialdean dagoen Bauchiko Poliziaren eta bertako talde islamista bateko kideen arteko borrokek gutxienez berrogei hildako eragin dituzte asteburuan, nazioarteko berri agentziek jakitera eman dutenez. Poliziak talde islamistako kide batzuk atxilotu ondoren hasi ziren borrokak. Dozenaka lagun joan ziren polizia-etxera, granadak eta bestelako armak zituztela. Berehala ihes egin zuten erasotzaileek, eta poliziakideen sarekadak hasi ziren.

p020_f01199x116.jpg

GARA |

Poliziaren eta Boko Haram edo Muhajirun talde islamistaren arteko borrokek gutxienez berrogeita bi hildako eragin dituzte asteburuan, Bauchiko erietxean France Presse-i jakinarazi diotenez. Iturri batzuen arabera, polizia-etxearen aurkako eraso bat egin zuten miliziano islamistek larunbatean. Une horretan bost erasotzaile hil ziren, Efe agentziari segurtasun indarretako iturriek esandakoaren arabera. Gainerakoak atzo hil ziren, iturri horien arabera.

Poliziaren erantzuna ere ikaragarria izan da: gutxienez ehun atxilotu eta makina bat arma eta munizio atzemanda, baita Nigeriako militarrek erabiltzen dituzten uniformeak eta lehergaiak ere.

Mohammed Barau poliziaburuak France Presse agentziari esan dionez, Muhajirun talde islamistako ia berrogei kidek eraso egin zioten Dutsen Tenshin-eko polizia-etxeari. Bauchi hiriko auzo honetako egoitza babestu zuten poliziakideek erasotzaileak izutzea lortu zuten. «Talibanen erasoari aurre egin diogu, eta bost erasotzaile hil», adierazi du poliziaburuak, ihes egindako islamisten bila dabiltzala gaineratu aurretik.

Borroka mezkitan

Geroztik izandako borrokei buruzko informazio gehiago ez du eskaini Barauk. Hala ere, bertako hedabideek beste gairik ez zuten atzo. Atzo arratsaldean esan zutenaren arabera, Poliziak eta Armadak Dutsen Tenshin-eko mezkitari egin zioten eraso, Muhajirun taldeko «talibanak» bertan zeudelakoan. Auzo bereko beste eraikinetan ere izan zen borrokarik.

Muhajirun taldea 2004an sortu zuten ikasketak utzi berri zituzten makina bat ikaslek, Nigeriako hedabideen arabera. Garai hartan berrehunen bat kide izango zituen. Kide horietako batzuk emakumezkoak ziren. Nigeriako ipar-ekialdean dute egoitza nagusia, Niger-eko mugatik gertu dagoen herrixka batean, Yobe estatuko Kanamman. Afganistango talibanek bezala, Nigeriakoek ere Estatu islamikoa eratu nahi dute, eta Sharia lege islamikoa ezarri.

Aminu Tashen-Ilimi Muhajirun taldeko buruak 2005ean eskainitako elkarrizketa batean France Presseri esan zionez, beraien helburua gizartea «garbitzea da, gizartetik ezmoraltasuna eta desleialkeria garbitzea».

Taldea sortu zenetik, askotan egin du topo segurtasun indarrekin, batez ere Nigeriako iparraldeko probintzietan. Edonola ere, asteburu honetako borrokak izango lirateke tragikoenak, erietxeek emandako datuek esaten digutenez.

Nigeria da Afrikako herrialderik populatuena, ia 140 milioi biztanle baititu. Iparraldeko biztanle gehienak musulmanak dira, eta hegoaldekoak kristauak eta animistak. Herrialde osoan arazo bera dute: agintariek multinazionalen esku utzi dituztela baliabide natural guztiak, eta miseria ikaragarria dela.

mendekua

«Abdullah» goitizeneko Boko Haram taldeko kideak Reuters agentziari esan dionez, «Poliziak gure lagunak atxilotu ditu eta guk mendeku hartzea erabaki dugu». Bauchin 2000. urteaz geroztik dago indarrean Sharia.

Soyinka expresa su apoyo a los guerrilleros del MEND

El escritor nigeriano Wole Soyinka, que recibió el Nobel de Literatura en 1986, ha expresado su apoyo al Movimiento para la Emancipación del Delta del Níger (MEND). Además, el laureado escritor ha pedido una distribución más justa de los beneficios que aporta el abundante petróleo del subsuelo nigeriano. A su juicio, «el Gobierno insiste en tropezar en la misma piedra, un error fundamental. La crisis de la región del Delta sólo puede resolverse si es afrontada de un modo global, holístico, teniendo en cuenta todos los factores».

El MEND lleva a cabo desde 2006 lo que llama «la guerra del petróleo» contra las compañías multinacionales y contra las autoridades federales, a las que acusa de empobrecer las zonas meridionales del país, las más ricas en hidrocarburos y, por ello, las más contaminadas y con las poblaciones más perjudicadas por las consecuencias de la actividad extractora.

Dicho movimiento armado anunció el día 15 el inicio de un alto al fuego de 60 días de duración. La medida se tomó tras la liberación del jefe del grupo, Henry Okah, y después de una etapa de intensas acciones de la guerrilla. El MEND expresó que cesará sus ataques y sostendrá conversaciones de paz con las autoridades. Sin embargo, la guerrilla todavía no ha aceptado la amnistía ofrecida por el Gobierno. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo