GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Kataluniako Diada, independentziaren aldeko aldarri ozen eta argia

Atzo, Katalunian Diada ospatu zuten eta eguneko ekitaldi nagusia arratsaldean egin zuten manifestazioa izan zen. Izan ere, aurreko urteetan baino jende gehiagok parte hartu zuela nabaria zen. Jendetza aldarri bakar baten inguruan bildu zen, independentziaren inguruan, hain zuzen, «Som una nacio, volem Estat propi» lelopean. Nabarmena izan zen, halaber, jendearen kalerako gogoa, eta, besteak beste, Arenys de Munt-en igandean egiteko asmoa duten erreferendumaren gaineko polemikak zerikusia du Kataluniako herritarren erantzun horrekin. Halere, martxa bloke ezberdinetan egin zuten, eta egituraketa hori ere aski esanguratsua gertatu zen. Erraz suma zitekeen ezker independentistaren blokearen sendotasuna, iaz baino jende gehiago bildu baitzuen. Subiranotasunaren aldeko blokean Bartzelona klubeko presidente Joan Laporta ere bazen, eta, dudarik gabe, haren presentzia ere martxaren trinkotasunaren aldeko elementua izan zen. Azken blokea ERC alderdiarena zen, eta beharbada atzoko manifestazioak alderdi horri lekua txikitu egin zaiola edo gaizki kokatuta dagoela nabarmen utzi zuen. Atzo, Kataluniako jaia independentziaren aldeko aldarri ozena izan zen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo