GARA > Idatzia > Kirolak> Pilota

Berezkoak

Udako azken torneo handia jokatuko da Sarako trinketean

Uda amaitzear da, eta horrekin batera tarte horretan jokatzen diren torneo handiak ere. EPB enpresak Sarako jaietan jokatzen denarekin amaituko du denboraldia. Astelehenean jokatuko dira bi finalerdiak, eta finala, berriz, asteazkenean. Astelehenean, 17.00etatik aurrera, Waltarik eta Jeannots-ek Sorhueten eta Dermiten aurka jokatuko dute lehen finalerdia, eta ondoren, Bielle-Harizmendi Alfaro-Ezkurra II.aren aurka neurtuko dira. Finala asteazkenean jokatuko da, 18.00etatik aitzina. Partida guztiak Sarako trinketean izango dira.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo