GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Eraso faxisten lehengo eta oraingo biktimak, «gorriak eta separatistak», aldaketaren alde

Eraso faxisten biktimek urriaren 12a hautatu dute eraso horien aurka eta aldaketa politikoaren alde agertzeko, eraso gehienak gertatu diren herrialdeko hiriburuan, Iruñean alegia. Izan ere, aldaketa politikorako aukeraren testuinguruan kokatu zituzten atzo eraso horiek, aldaketarik gerta ez dadin eginak. Biktima horiek aspaldiko «gorriak eta separatistak» dira, beraiek edota beren senideek duela hainbat hamarkadatik, eta gaur egun ere, legezko eta legez kanpoko errepresioa jasaten dutenak. Nafarroan bakarrik 3.000tik gora lagun hil zituen faxismo bera da gaur egun erasotzen, mehatxatzen, bahitzen jarraitzen duena. Gertaera larri horiek, ordea, ez dute instituzioen alarma piztu, ezta haien gaineko hitz erdirik ere eragin. Biktima batzuk ustez iraintzeak agintariak zenbateraino arduratzen dituen eta beste biktima batzuk objektiboki umiliatzeak -hamarkadatan luzatu eta egun oraindik amaitu ez den umiliazioa- sortzen dien ezaxola ikusita, ezinezkoa da bata eta bestearen arteko alde ikaragarria ez sumatzea; baina posible da -bistan da- bigarrenari ezikusia eta are muzin egitea, nork eta herritar guztien eskubideak berdintasunez bermatzeko ardura dutenek, gainera.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo