GARA > Idatzia > Kultura

Fermin Leizaolak jaso du Ondare Saria, bere lan oparoa gizarteratzen egindako ahaleginagatik

Leizaola etnografo eta ikerlari donostiarrak, atzo, lehen aldiz eman den Ondare Saria jaso zuen, Jargi aretoan egindako ekitaldian. Saria bi urtean behin banatuko dela iragarri zuen Gipuzkoako Foru Aldundiak.

p041_f01_148x096.jpg

GARA | DONOSTIA

Fermin Leizaolak urte askoan egindako lana saritua ikusi zuen arren, ibilbide horri berari eusteko asmoa agertu zuen atzoko ospakizunean. Gipuzkoako Foru Aldundiak sortu duen sari hau jasotzen lehena izan da Donostiako etnografo eta ikerlaria. Eskerrak ematean, gainera, bi urte barru Irunen zabalduko den Gordailuan jarri zuen arreta Leizaolak, etorkizunean helburu berriak finkatuz.

Aldundiko ordezkariek, bestalde, Ferminek sari berri honen helburuak erabat betetzen dituela nabarmendu zuten, hau da, «lan isila eta gure ondarea baloratzeko eginiko ahalegina». Izan ere, argudiatu zuen Gipuzkoako diputatu nagusi Markel Olanok, «gizarte bezala aurrera egiteko iragana ezagutzearen garrantzia» kontuan hartu behar da. Azkenik, Leizaolaren ibilbidea saritzeaz gain, arreta jarri nahi izan zuten honek zabalkuntzari eta emaitzak gizarteari jakinarazteko egin duen lanean ere.

Jargi aretoan egindako ekitaldia Mikel Etxekopar musikariaren emanaldi batekin amaitu zen. Bestalde, Ondare Saria bi urtean behin banatuko dela iragarri zuten Gipuzkoako Aldundiko ordezkariek.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo