GARA > Idatzia > Ekonomia

SOMALIA

Piraten arazoak «konponbide negoziatua behar duela» esan du LABek

LABek gogor salatu zuen euskal arrantzaleek Somaliako uretan bizi duten egoera larriaren aurrean hainbat euskal armadorek, «langileen bizia jokoan jarriz», euren interes ekonomikoak zaintzeko indar militarren alde apustu egin izana. Europar Batasuneko hainbat gobernu bezala, indar armatua eramatearen alde agertu dira armadore hauek, arazoa dagoen herrialdeko gobernuarekin «irtenbide negoziatua bilatu beharrean», LABek salatu zuenez. Sindikatuak «neurri zapaltzaileak hartu beharrean», arrantzatzeko lizentzia dagokion herrialdeko gobernuarekin negozia dezatela eskatu zien.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo