GARA > Idatzia > Kultura> Ikus-entzun

LEHIAKETA

«Perdidos» telesailaren «klon galduaren» bila, Bilbon asteazkenean

«Lost» (Perdidos) telesaileko klonen bila dabil Fnac penintsulan zehar, eta telesailaren zaleei egun batez beren pertsonaia gustukoenaren larruan sartzeko aukera emango die. Horretarako, Estatu osoan zehar castingak egiteko egun bat jarri dute, datorren urriaren 21erako, asteazkena. Parte hartu nahi dutenek Bilboko Fnac-eko Forum-ean agertu behar dute 18.00etatik 20.00etara telesaileko ondorengo pertsonaia batez jantzita: Jack, Kate, John Locke, Hugo, Sayid edo Sun Kwon. Bilboko proban hautatutakoak Estatuko finalean parte hartu ahal izango du. Sari nagusia: bi pertsonentzako bidaia Hawaiira, benetan naufragoa sentitu ahal izateko.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo