GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

Harri-zulatzea Bakarkako finala

Serranok lehen aldiz jantzi du txapelik preziatuena

Bizkaitarrak zentimetro batzuetako aldeagatik menderatu zuen Aia. Hala ere, batzuk nahiko haserre agertu ziren finalean erabilitako harriengatik.

p037_f02.jpg

Jon LEUNDA | DONOSTIA

Serranok irabazi zuen herenegun Sestaon jokatu zen bakarkako harri-zulatze Txapelketa. Hamar kirolari aritu ziren finalean, eta bakoitzak 20 minutu izan zituen lanerako. Jende asko batu zen saioa ikustera.

Serranok 7 zulo eta 3,3 zentimetro egin zituen. Bigarren sailkatu zen Aia, 6 zulo eta 7,9 zentimetrorekin.Hirugarren Aurrekoetxea izan zen, 5 zulo eta 7 zentimetrorekin. Laugarren, berriz, Pandelo izan zen, 5 zulo eta 6,9 zentimetrorekin. Bosgarren, Isuzkiza, 5 zulo eta 6 zentimetrorekin. Seigarren, Laso, 5 zulo eta 5,9 zentimetrorekin. Zazpigarren, De la vega, 5 zulo eta 5,8 zentimetrorekin. Zortzigarren, Berridi, 5 zulo eta 3,4 zentimetrorekin. Bederatzigarren izan zen Ruifranco 6 zulo eta 9 zentimetrorekin, eta azkena, berriz, Maroto izan zen 4 zulo eta 5 zentimetrorekin.

Finaleko harriak direla-eta haserrea zeuden batzuk, ordea, eta horietako bat da Joxeramon Aia. «Harriek baldintzatu dute finala, baita finalerdia ere. Batzuk oso gogorrak izan dira, eta besteak bigunak, eta aldea handia zen. Finalerdietan arrazoi horregatik batzuk kanpoan geratu ziren, eta finalean ere denak baldintza berdinetan aritu bagina, seguruenik emaitzak ez ziren berdinak izango», esan zuen Joxeramonek.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo