GARA > Idatzia > Euskal Herria

Makala gaztetxea husteko asmoa du Barakaldoko Udalak

GARA

Barakaldoko Makala gaztetxekoek eraikina uzteko mehatxua jaso dute Udalaren eskutik. Eraikina uzteko bost eguneko epea eman die Udalak, asteazkenean Gaztetxera igorritako idatziaren arabera.

2007ko irailean okupatu zuten gazteek ordura arte inongo erabilerarik ez zuelarik hutsik zegoen eraikina eta hilabete luzeetan Makala gaztetxea «eremu aske eta autogestionatu bat» bilakatu dela defendatu du Gazte Asanbladak.

Gaztetxea uzteko agindua PP eta PSEren «erabaki politikoa» dela salatu dute Barakaldoko gazteek. «Gazte antolatuen zein bere proiektu iraultzailearen» kontrako erasotzat hartu du Gazte Asanbladak, baina Gaztetxea husteko asmorik ez dutela ohartarazi, eta beren eskubideak defendatzen jarraituko dutela berretsi dute.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo