EUSKARA
Orain 30 urte EHE sortu zituen arrazoiak bere horretan darraitela salatu dute
Atzoko egunean baina hiru hamarkada lehenago, 1979an, aurkeztu zen jendaurrean Euskal Herrian Euskaraz. Egun seinalatua izanik, prentsa agerraldia egin zuten atzo eta tamalez orduan EHE sortzera eraman zuten arrazoiak bere horretan mantentzen direla salatu zuten. Ondorioz, «euskaldunok bigarren mailako herritar izateari utzi eta euskarari lehentasuna emango dioten politika burujabeen bidez Euskal Herri euskalera heltzeko bidean irmo jarraitzen dugu aurrera», azaldu zuten. Aitzitik, EHEren urtemuga urte osoan zehar ospatuko dutela adierazi zuten, «euskaltzaleak elkarlanean batzeko egitasmoak» martxan jarriko dituztela iragarriz.