FARC eta ELN gerrillek bat egin dute AEBen baseen eta Uriberen kontra
FARC eta ELN gerrillek bat egin dute Ameriketako Estatu Batuen baseen kontra borrokatzeko eta Alvaro Uribe berriro presidente izan ez dadin. «Uriberen Gobernuak nazioaren duintasuna zapaldu du AEB interesen mesedetan. Hori dela eta, gure indarrak batzea erabaki dugu eta bide hori jorratuko dugu», plazaratu zuten. «Bere bi agintaldiek porrot egin dute maila guztietan. Arriskutsua iruditzen zaigu bera bezalako pertsona batek agintean jarraitzea», adierazi zuten.