GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Centellesen argazki artxiboa Salamancan bildu dute, frankismoak lapurtu zuenarekin batera

Katalunian luze joan den polemika atzo amaitu zen. Agustí Centelles argazkilari katalanaren semeek bere argazki artxibategia espainiar Kultura Ministerioari saldu diote 700.000 euroan eta honek Salamancako Artxibategira eramatea erabaki du. Paradoxikoki, bertan aurkitzen dira frankismo garaian espainiar Estatuak Centellesi lapurtu zizkion gainerako argazkiak. Ironikoki, Salamancatik Bartzelonara bidean joan ziren dokumentuen auzia igaro eta gutxira, kataluniar nazioaren ondare garrantzitsua den artxibategi honek kontrako norabidea hartu du.

Generalitateak gogor kritikatu du erabakia. Beraien ustez, Centelles eta bere lana «Kataluniako ondare nazionala» dira eta ez da bidezkoa semeen erabakiaren ondorioz eta diru truke artxiboak Salamancan amaitzea. Honek gogoeta ugari eragin dezake: noraino heltzen dira kulturaren arloan oinordekoen eskubideak? Zilegi al da centellestarren erabakia? Nolanahi ere, beste galdera bat ere pizten da orain: benetan uste al du Generalitateak espainiar agintariek, ez soilik Centelles baizik eta beste edozer edo edozein, «Kataluniako ondare nazional» gisa onartuko dutenik? Beste polemikaz, Estatutarenaz, ez al dira enteratu?

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo