GARA > Idatzia > Kirolak> Pilota

Binakako Txapelketaren atarian

Goñi III.ak ezin izango du txapela kantxan defendatu

p039_f01_87x132.jpg

Jon ORMAZABAL

Printzipioz gaurko iragarritako aurkezpen ekitaldia bihar arte atzeratu den arren, urtarrilaren 5ean hasiko den Binakako Txapelketaren ardatz gehienak definituta daude eta berrikuntza nagusia izango da Fernando Goñi, egungo txapelduna, lehiaketatik at geratuko dela. Aspek iragan astean bere kontratua urtebetez luzatu zion arren, badirudi Eibarko enpresako arduradunek nahiago izan dutela gazteen aldeko apustua egin eta Aritz Laskurain eta Aitor Zubieta izango dira, Iñigo Pascual eta Mikel Beroizekin batera, enpresako lau atzelariak.

Erabakiaren zilegitasunaren inguruan eztabaidak sor daitezkeen arren, ez da lehen aldia izango azken txapelduna Binakakotik at geratzen dena. Urrutira joan gabe, aurten ere txapelketatik at geratuko den Peio Martinez de Eulatek ez zuen iazko lehian parte hartzerik izan, nahiz eta aurreko bi txapelketetan garaile irten, 2006an Martinez de Irujorekin, eta 2007an Xala aurrelari zuela.

Badirudi, iraganean egindakoa baino, momentuan bakoitzak duen joko boladari begiratu nahi izan diotela Eibarko enpresako arduradunek eta egia da Zubiriko atzelaria ez dela bere unerik onenean heltzen berarentzat urteko zitarik garrantzitsuena den honetara.

Emaitzei dagokionez, Aritz Laskurainek ere ez darama bolada onegia, atzora arte jokatutako azken lau partidak galdu zituen, baina partida guztietan maila ona eman izan du Soraluzekoak, behin udako bolada txarra gainditu ostean. Aitor Zubieta, bestalde, eskuin belaunean izandako lesio larritik erabat osatuta iritsiko da txapelketara. Bi esku oso indartsuren jabea, Aspeko ordezkariek txapelketan sartzearekin behar duen bultzadatxoa izatea nahi dute, bere irregulartasuna gaindi dezan.

Barriola osatu bitartean, bolada onean den Pascualekin eta Martinez de Irujorekin bikoa osa lezakeen Mikel Beroizekin -San Mateotan txapeldun izan ziren elkarrekin- ez da zalantzarik izan Aspen, are gutxiago lau aurrelariekin -Irujo, Titin III.a, Gonzalez eta Xala- nahiz eta Aritz Lasak azkenaldian partida latzak jokatu dituen.

Zalantza bakarra

Gauzak horrela, parte-hartzaileen inguruan zalantza bakarra geratzen da, Asegarcen ere gauzak nahiko argi baitaude. Aurrean, ziurtzat jo daiteke Olaizola anaiak, Pablo Berasaluze eta Oinatz Bengoetxeak euren lekua izango dutela eta zalantza bakarra atzealdean legoke. Begino, Ruben Beloki eta Oier Mendizabal ere ia ziurtzat jo daitezke eta ikusteko dago azken lekua Iñaki Otxandorena edota Patxi Ruizentzat izango den.

Txapelketa sisteman ere ez da berrikuntzarik espero behar, azken bi urteetako sistema bera erabiliko baita, ezertarako balio ez zuen lehendabiziko ligaxka hura ahaztuta. Lehen fasean enpresa bakoitzeko bikoteak beste enpresakoen aurka arituko dira eta lau bikote onenak finalerdietarako ligaxkarako sailkatuko dira.

Antolakuntzaren berrikuntza nagusia, lehiaketako partida bat Bartzelonan jokatzea izan daiteke.

Lasa ayudó a Laskurain a reencontrarse con el triunfo

El Beotibar tolosarra acogió ayer un estelar en el que en los cuadros traseros se enfrentaron las dos principales novedades para el Parejas, como son Aritz Laskurain y Aitor Zubieta. Sin embargo, el protagonista del choque volvió a ser un Aritz Lasa en un gran momento de juego que ayudó al zaguero de Soraluze a reencontrarse con el triunfo tras haber caido en sus cuatro últimos duelos (8-22).

Si en esas derrotas previas, Laskurain, que además dominó en la zaga, había echado en falta algo más de ayuda en los cuadros alegres. Ayer el de Urretxu demostró que su estado de forma no es efímero y sumó un total de 14 tantos, contabilizándosele 8 de gancho.J.O.

erremontea

Atzo operatu zuten Donostia Ospitalean Garikoitz Altuna aurrelaria. Ebakuntzan bi plaka jarri zizkioten burezurrean duen haustura -uste baino handiagoa- osatzeko. Gainera, begi ondoan odolbildu bat ere badu.

One wall

Arteagako Iker Etxebarriak Euskadiko bi tituluak irabazi zituen asteburuan Azkoitian. Banaka Iker Godon menderatu zuen eta binaka, Aitor Erauzkin lagun zuela, M. Gonzalez-A. Martin bikoari gailendu zitzaion.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo