GARA > Idatzia > Iritzia> Hemeroteka

BERRIA Koldo Aldabe 2010/3/12

Pribilegioak

Luis Roldan ez da preso arrunt bat, delitu arrunt galantak eginiko pertsona bat baizik. Hiru hamarkadatik gorako kartzela zigorra betetzeko erdia falta zaionean, egun gutxi barru berreskuratuko du askatasun osoa, orain ere, kartzelara lotara joan behar badu ere, libre baita. Gainontzeko presoekin eta bereziki euskal presoekin alderatuta, pribilegiatua izan da atxilotu zutenetik, kartzelan jaso duen tratuari begira. Pribilegiatua izango da askapenari begira ere.

Pribilegiorik gabea da Arnaldo Otegi. Ezker abertzalekoak dira pribilegiatuak, kartzelatik ere horrelako sendotasuna erakusten duen liderra edukita. Loiolako aurrerapenak garatu egin beharko direla eta pazientzia handia beharko dela esan du, besteak beste, kartzelan egin dioten elkarrizketa batean.

Loiolako aurrerapenak, hango hegiak irakurtzeko pribilegioa dugu euskaldunok orain, Imanol Murua Uria kazetariari esker.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo