GARA > Idatzia > Ekonomia

Greziako erreskate planaren onarpena gertu egon liteke

«The Guardian» egunkari britainiarraren arabera, euroguneko herrialdeek adostu dute jada Greziaren zor «izugarria» finantzatzeko plana. Mailegu eta kreditu bermatuetarako «alde biko kontribuzioak koordinatzea» adostu dute hamasei herrialdeek egunkariaren arabera. Europako Batzordeak, berriz, oraindik ez dutela akordio zehatzik lortu adierazi du.
p027_f02_199x124.jpg

GARA |

Europar Batzordeak (EB) Grezia laguntzeko finantza planik oraindik ez duela adostu adierazi zuen atzo. «The Guardian» egunkari britainiarrak, ordea, EBko funtzionario «garrantzitsu» baten adierazpenak oinarri hartuta, Greziak duen zor «izugarria» finantzatzeko gai ez dela onartuko balu eta Europar Batasunari laguntza eskatuko balio, euroguneko herrialdeek mailegu eta kreditu bermatuetarako «alde biko kontribuzioak koordinatzea» adostu dutela baieztatu zuen.

Jonathan Todd EBko bozeramaileak, berriz, «lan teknikoek aurrera jarraitzen dute eta ez dira bukatu, gainerakoak espekulazioak dira», esan zuen. «Beharra izanez gero neurriak hartzeko prest dago Europako Batzordea», gaineratu zuen.

«The Guardian» egunkarian argitaraturikoaren arabera, Alemaniako Gobernuak oniritzia eman dio azkenik akordioari. Era berean, euroguneko hamasei herrialdeetako Ekonomia eta Finantza ministroek bihar burutuko duten bileran Greziako erreskate planaren azken zehaztapenak adostuko dituztela dio, jarraian, astearteko bileran, plana behin betiko onartzeko.

«The Guardian» egunkariak, Bruselako funtzionario baten hitzak iturri gisa aipatuz, Greziara bideraturiko laguntza 22.600 milioi euro ingurukoa izango dela dio. Kontuan izan behar da euroguneko ordezkari politikoek Greziak urte bukaera bitartean 60.700 milioi euro beharko dituela aurreratu dutela.

Euroguneko arauak gogortu

Euroaren araudian arazotan diren euroguneko herrialdeak erreskatatzea espresuki debekatzen bada ere, «The Guardian» egunkarian aipatutako funtzionarioaren arabera adosturiko planak ez du euroaren araudia urratuko. Izan ere, egunkari britainiarraren arabera, plana onartzearekin bat euroguneko arauak gogortzeko neurriak onartuko ditu Europako Batzordeak.

Egunkari britainiarraren arabera, akordioarekin Greziari azken aukera bat eman nahi zaio, Ekonomia eta Finantza ministroen itxaropena ondoren herrialdeak egoerari bere kabuz aurre egin ahal izango diola baita. Argitaratutakoaren arabera, Alemania eta Estatu frantsesa lirateke planean ekarpen handiena egingo luketenak. Britainia Handiak, euroaren baitan ez dauden EBko beste herrialde batzuk bezala, ez luke ekarpenik egingo.

Greziako krisiak eztanda egin zuenetik, gobernu eta instituzio europarrak Batasuneko arauekin bateragarria izango den urgentziazko mekanismoa prestatzen saiatu dira behin eta berriro. Euroguneko herrialdeek adierazi dutenez, egitasmoa, elkartasun ekintza bat baino gehiago, eurogune osoaren egonkortasuna bermatzeko egitasmoa litzateke. Izan ere, Bruselak Greziako gobernuei egozten die herrialdeko kontu publikoen «egoera penagarria».

Pasa den otsailaren 11n, EBko kideek, momentuak hala eskatuko balu, modu «erabakigarri eta koordinatuan» jokatzea erabaki zuten. Era berean, Yorgos Papandreuren gobernuari Greziako defizit publikoa 2012. urterako Barne Produktu Gordinaren %12,7tik %3 baino gutxiagora jaisteko neurriak hartzeko eskatu zioten.

55.000 milioi euro

Europako Batzordeko lehendakari Jose Manuel Durao Barrosok pasa den asteartean bertan adierazi zuenez, «Greziak urte honetan bere defizit fiskala murrizteko beharrezko neurriak hartu ditu dagoeneko». Urtea amaitu aurretik 55.000 milioi euroko zorrari egin beharko dio aurre Greziak.

22.600 milioi euro

«The Guardian» egunkari britainiarrak argitaratu duenez, euroguneko herrialdeek Greziara bideratuko duten laguntza22.600 milioi euro ingurukoa izango da.

Papandréu promete que las medidas de austeridad «no serán en vano»

El primer ministro griego, Yorgos Papandréu, aseguró ayer que las rigurosas medidas de ahorro que ha tomado su Gobierno para aliviar el grave endeudamiento del país «no serán en vano» y que en tres años se habrá «dado vuelta a la página» de la crisis. Papandréu aseguró que «los socios europeos reconocen nuestra voluntad de corregir nuestros errores» y se felicitó por la decisión conjunta de Grecia, Alemania, Estado francés y Luxemburgo de defender una estrategia común de defensa contra los especuladores.

El primer ministro afirmó que está dispuesto a cambiar «malas costumbres» y a corregir los sueldos astronómicos que reciben algunos trabajadores del sector público. Asimismo, dijo que su Gobierno está obligado «a asumir medidas dolorosas que son injustas para muchos ciudadanos».

GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo