Bigarren Mailako finalean bi biko sartuta ahaztu ditu atsekabeak Asegarcek
GARA | GASTEIZ
Asegarcek kolpe gogorra jaso zuen enpresako bikote bakar bat ere ez zuelako sailkatu Lehen Mailako Binakako Txapelketako finalaurrekoetara. Ordea, pilota profesionalaren munduan lehia ez da inoiz geratzen, eta, oraingoan, kontrako egoera eman da Bigarren Mailako Txapelketan. Izan ere, kasu honetan, Asegarcerenak dira txapelketako finalean sartu diren bi bikoteak.
Lehen finalerdian, Arretxe II.ak eta Ibai Zabalak oso erraz menderatu zituzten Olazabal eta Arruti. Horren erakusle, 22-9ko markagailuarekin amaitu zen partida. Bigarren finalaurrekoan, aldiz, Saralegik eta Eskuderok pixka bat gehiago sufritu zuten Aritz Lasa eta Merino gainditzeko (22-15).
Finala martxoko azken asteburuan jokatuko da, nahiz eta oraindik ez den zehaztu zein frontoitan izango den.