GARA > Idatzia > Kirolak> Pilota

Horma biko eder batek irudikatu zuen Barriola berriz ere gure artean dela

GARA | LEITZA

Abel Barriolak modu ezin hobean ospatu zuen bere itzulera ostiral gauean, eta, Julen Retegirekin laguntzarekin, 22 eta 15 hartu zituen mendean Idoate eta Eulate. Lagunen eta familiakoen aurrean jokatzeak asko lagundu zion seguruenik Leitzako atzelariari; izan ere, Aspeko jokalariak maila polita eman zuen 341 egun zuriz jantzi gabe egon eta gero. Lan ona egin zuen: lau tanto lortu ¯horma biko eder bat tartean¯ eta bi akats bakarrik egin zituen.

Idoate eta Eulate ongi hasi ziren. Aldiz, pixkanaka gorriek eskumuturrak berotu zituzten eta azkenean garaipena eskuratu zuten 846 pilotakada izan zituen partida gogorrean.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo