GARA > Idatzia > Kultura> Ikus-entzun

ETB3k programazio berezia eskainiko du gaur, Gaztea irratiaren 20. urtemugan

p051_f01_148x100.jpg

GARA | BILBO

ETB3k programazio berezia eskainiko du gaur egun osoan zehar, Gaztea irratiaren 20. urteurrena ospatzeko.

EITBren irrati gaztearen bi hamarkadako ibilbidearen erakusgarri, Bilboko egoitzako Multibox aretotik egingo diren «Di-Da» (14.30ean) eta «B Aldea» (21.00etan) saio bereziez gain, Kelly Slater surflari ezagunari buruzko «Kelly Slater Cloud 9» (15.30ean) saio berezia emango dute. Eta aipatutakoez gain, hogei urte hauetako kantu esanguratsuenekin osatutako «Gazteaklip» (13.00ean eta 19.10ean) bereziak, Berri Txarrak talde sonatuaren «Zertarako amestu» dokumentala (22.10ean) eta ETBn 80ko hamarkadako ikono kulturala izan zen «Gazteak» (12.30ean eta 0.40ean) telesail zoroaren hainbat atal emango dituzte. Gainera, 13.00etik goizaldera bitarteko programazio guztia Gaztea atarian izango da ikusgai zuzen-zuzenean.

Hauxe izango da ETB3ren asteleheneko programazio berezia, aipatutakoez gain: 16.30ean «Gaztea Live: Break on Stage», 17.45ean «Gaztea Live: Mando Diao», 20.30ean «Manu Chao», 22.00etan «Orain: Anari», 23.40ean «Barricada.kam».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo