GARA > Idatzia > Kirolak

BEREZKOAK

Waltarik eta Etxetok berriro ere argi utzi dute nortzuk diren faborito

Jon LEUNDA

Dudarik ez zegoen hasi aitzinetik Waltari eta Etxeto zirela binakakoa irabazteko faborito nagusiak, eta hori argi eta garbi utzi zuten bigarren partidan ere, Bielle eta Harizmendi 40 eta 30 menderatuta. Emaitza honekin gainera, gutxienez finalerdiak jokatzeko txartela ia eskuetan dute, jokatutako bi partidak irabazita. Biellek eta Harizmendik, berriz, partida bat irabazi dute eta bestea galdu.

Neurketa orekatua izan zen, berdinketa ugarirekin, baina partidako azken txanpan Waltarik markatu zituen ezberdintasunak, eta amaieran garaipen erosoa lortu zuten 65 minutuz pilotan aritu ostean. Waltarik sei tanto egin zituen hasierako jokaldiari esker, eta bat gutxiago lortu zuen Biellek.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo