GARA > Idatzia > Eguneko gaiak

ABERRI EGUNA

Mugimendu independentista abian jarri dute milaka euskal herritarrek

«Udaberriak inguru guztiak mila kolorez margotzen dituen bezalaxe, kolore guztietako independentistok margotu dugu aurtengo Aberri Eguna», azaldu zuen Independentistak sareak ekitaldi nagusian. Bertan, aurrez aurre, milaka euskal herritar zituela Aberri Egun bateratuan parte hartzen. Azken urte luzeotan ospatu den Aberri Egun jendetsuena eta anitzena izan zen atzo Ficoban ospatutakoa. Mugimendu independentistaren hasiera irudikatu zuen eguna.

p002_f01.jpg

Ramon SOLA - Gari MUJIKA | IRUN

«Geure eskuetan dago aro politiko berri bat zabaltzeko aukera. Eta denok sinesten badugu gai garela, lortuko dugu. Aniztasunak aberastu egiten gaitu, eta hemen aniztasuna dago. Indarrak bildu behar ditugu, eta hemen indar bilketa dago. Euskal Herriak behar duen energien uztarketa ez da laborategi batean egiten, kalean baizik, pertsonen artean, herriz herri, egunez egun, eta gu egiten ari gara, eta egiten jarraituko dugu. Hau da bidea. Hemen ez dago inor soberan. Denak gara ongi etorriak independentziaren aldeko auzolan erraldoi honetara», azaldu zuen Independentistak sarearen izenean Txutxi Ariznabarretak Irungo Ficoban egindako ekitaldian, Aberri Egun bateratua ospatzera gerturatutako milaka euskal herritarren aurrean.

Milaka izan baitziren atzo goizean Irundik eta Hendaiatik abiatu ziren bi manifestazio erraldoietan parte hartu zuten lagunak; Euskal Herriaren etorkizuna independentzian oinarrituta eta euskal Estatu baten bilakaeran dagoela ziurtasunez sentitzen dutenak.

Ezinari ekinez aurre egiten zaion bezala, etsipena itxaropenarekin gainditzen den gisan, atzo goizeko euri jasa ere Aberri Egunaren garrantziarekin garaitu zuten Iruna eta Hendaiara bertaratu ziren milaka eta milaka euskal herritarrek. Baita Euskal Herriaren ukazioaren eta inposaketaren sinbolo diren Guardia Zibilak eta Polizia espainolak sarbide guztietan ezarri zituzten errepide kontrol andana igaroz ere. Baina oztopoak oztopo, eta ekitaldian nabarmendu zuten bezala, «gaur, Aberri Egunean, milaka lagunen artean, guztiok batera ematen diogu hasiera independentziaren aldeko olatu geldiezinaren sorrerari».

Errepide kontrol ugari

Eguerdiko hamabiak zirenean jaurti zuten Irungo Txanaleta plaza alboan lehendabiziko suziria. Ordu berean jaurti zuten Hendaiako Gazteluzar plazan bestea. Bi herriotan, ordurako, milaka ziren errepide alboetan zain zeuden herritarrak.

Eta ehunka ikurrin izan arren, bestelako nazioetako banderak ere ikus zitezkeen, baita GaztEHerrian parte hartu zuen nazioarteko ordezkaritza zabala ere. Txistularien bandak Irungo manifestazioa ireki eta gidatzen zuela, «Estatua behar dugu, independentzia» lelodun pankartaren atzetik zihoazen «independentzia» etenik gabe oihukatzen zuten milaka lagunak. «Ikurrina bai, espainola ez» oihua, aldiz, are eta ozenago entzunarazi zen Polizia espainolaren komisaria igarotzean.

Euriak bere horretan jarraitzen zuen bitartean, martxa ziztu bizian abiatu zen Kolon pasealekua igaro ostean Santiago zubirantz. Ordu erdian, Hendaiako martxa eta Irungoa bertan elkartu ziren, batean zein bestean parte hartzen zebiltzan milaka lagunek bat eginez.

Oteizak Santiago zubian ezarri zuen eskulturak, atzokoan ez zuen inolako mugarik marrazten. Haren ordez, Euskal Herriko armarria baitzegoen. Zazpiak bat. Zazpi. Horixe izan zen Aberri Eguneko ekitaldia gidatu zuen zenbakia.

Bertan ere, ugari ziren ikus zitezkeen politikariak - ezker abertzaleko eta Eusko Alkartasuneko ordezkari andana; Aralarrek ere ordezkaritza bidali zuen-, sindikatu abertzaleetako, eragile sozialetako kideak, kirolariak, kultur arloetakoak... guztiak independentziaren aldarriaren jiran baturik.

«Zer egin duzue Jonekin?»

Hala, adarraren soinua entzun bezain pronto, joaldunen zintzarriek marraztu zuten ekitaldirako bidea, atzetik ikurrin erraldoia zabalik zutela, eta segidan, bi manifestazioak bat eginik, milaka lagun zituztela. Orduan ere, independentzia zen behin eta berriz entzun zitekeen aldarrikapena. Baita, birritan errepikatu zen «presoak kalera, amnistia osoa» ere.

Eta Ficobara sartu baino lehen, aurrez aurre, azken hilotan behin eta berriz egin den galdera ere ikus zitekeen: «Zer egin duzue Jonekin?». Oraindik taxuzko erantzunik jaso ez duena.

Ordurako bost suziri jaurtiak ziren eta seigarrena iritsi zen. Ekitaldia hasi zen seinale. Oholtzaren aurrean elkartu ziren milaka euskal herritar, euriak temati jarraitzen zuen arren. Eta ekitaldiaren gidariak lehen oharrak azaldu ondotik igo ziren agertokira zazpi bertsolari: Unai Iturriaga, Uxue Alberdi, Beñat Gaztelumendi, Onintza Enbeita, Jokin Castaños, Nekane Zinkunegi eta Hodei Barroso. Zazpi bertsolari, zazpi herrialdeko nazioa estatu bilakatzearen beharra azpimarratuz.

Eta independentziaren aldarrikapena, Euskal Herriaren izanaren eta geroaren oinarri dela irudikatzeko, zazpi izan ziren oholtzara igo zituzten argazkiak. Zazpi independentistenak: Labriteko Joana -Nafarroako Erresumako erregina-, Agusti Xaho, Simon Bolivar, Mahatma Gandhi, Jose Marti, Jose Antonio Agirre, eta Telesforo Monzon.

Baina independentzia Euskal Herriaren etorkizunerako ezinbestekoa dela dioen Independentista sareak, argudioak eman zituen hori sostengatzeko. Hala, zazpi arlotako zazpi arrazoi azaldu zituzten zazpi pertsona ezagunek hartu zuten hitza segidan.

Lehena, Lakuako Hezkuntza kontseilari ohi Anjeles Iztueta izan zen. «Zertarako independentzia?», galdetu zuen. «Euskaldun bizi nahi dugulako, euskaldunon eskubideak bermatu nahi ditugulako». Eta eskubide horien artean, ezinbestekotzat jo zuen hezkuntza sistema propioa, «gure erabakiak hemen, Euskal Herrian, gure artean hartu nahi baititugu».

Martxoak 3ko sarraskiko biktima Andoni Txaskok, segidan, Euskal Herriak agertoki ekonomiko parte-hartzailea eta justizian oinarritua behar dugula aldarrikatu zuen, herritarren beharren arabera oinarritua. Eta hori lortzeko, langileen eskubideak gehiago ez zanpatzeko, euskal Estatua ezinbestekoa dela adierazi zuen, estatu batek dituen bitartekoz oinarrituriko Euskal Herria.

Bilgune Feministako kide Miren Arangurenek «independentziak herri honetan dugun sexu-genero gatazka gainditzera» eramango gaituela defendatu zuen, eta Eva Ferreira futbolariak, kirolariek beren nazioa munduan barna ordezkatzeko euskal Estatua nahitaezkoa dela nabarmendu zuen, «gure herrian aske jolastu nahi dugulako, gora independentzia» oihukatuz. Ostean etorri ziren Maribi Ugarteburu eta euskal laborarien beharrak aldarrikatu zituen Maduz Araguas.

Estatuei galdera

Eta tartean, Donostiako alkate jeltzale ohi Ramon Labaienek hartu zuen hitza, berak esan bezala, «hemen nauzue, jelkide urtetsu bat, pozik, hainbeste euskotar zintzoen artean». Alta, ondoko esanak eragin zituen txalo gehienak: «Ni ere, beste euskotar bat. Gaur, aberriaren eguna delako, eta ez alderdiena. Gauza bakoitza bere garaian».

Zazpi izan ziren Ikurrin dantza egin zuten dantzariak. Baina oraingoan, ikurrinaren ordez, Independentistak sarearen logoa izango den izar berdea -Baskoien izarra zena- zeraman bandera zuten. Eta segidan igo ziren oholtzara batera abestu zuten zazpi abeslari ezagun -Amaia Zubiria, Xabier Solano, Sorkun, Ines Osinaga, Eñaut Elorrieta, Kristina Aranzabe eta Xabier Sansebastian. Eta zazpi irrintzilarik amaiera eman baino lehen, Txutxi Ariznabarreta aritu zen hizlari oholtzan.

Abertzaleen arteko elkarlana posible dela frogatuz, atzoko Aberri Eguna mugimendu independentistaren hasiera besterik ez dela azaldu zuen. Eta estatuei galdera garbia egin zien: «Prest zaudete euskal herritarrek libreki hartutako erabakia onartzeko, edozein erabaki onartzeko, independentzia izanda ere?».

Siete puntos de vista para un objetivo común: la independencia

Ramon LABAIEN

Ex alcalde de Donostia

«Hoy es el día de la patria, y no el de los partidos; cada cosa, en su tiempo»

Labaien realizó una intervención muy aplaudida en Ficoba, en la que comenzó presentándose como «un jelkide de edad, contento entre tantos vascos de bien. Yo también, un vasco más. Hoy es el día de la patria, no es de los partidos; cada cosa, en su tiempo». Tras situar a Euskal Herria como una nación oprimida entre dos estados, Labayen añadió; «Nuestro sueño, un Estado. Nuestra fe, que es posible crearlo. Nuestro reto, poner en pie ese Estado, ese refugio de nuestra nación. Hagamos ahora esa casa y ya discutiremos luego si la pintamos de blanco, rojo o verde, pero no ahora».

Miren LEGORBURU

Izquierda abertzale

«Esto es un éxito, e inicia una nueva fase de acumulación de fuerzas»

En el frontón Gaztelu-Zahar de Hendaia, Legorburu hablaba ya de «éxito» ante la multitud que se iba congregando. En nombre de la izquierda abertzale, consideraba que el acto de la red Inde- pendentistak viene a confirmar que se inicia «una nueva fase de acumulación de fuerzas independentistas». Y concretó que en esta etapa «nosotros decimos sin complejos que este pueblo necesita un Estado propio. El camino del futuro es apostar por una Euskal Herria independiente».

Legorburu remarcó además el concepto de que «la pelota está en las manos de los vascos, que son los que tienen que decidir su futuro y construir las bases de este edificio», y recordó que la izquierda abertzale apuesta por hacerlo «entre todos».

Iñigo SANTXO

Abogado

«Dejar a nuestros hijos lo que nuestros padres no pudieron dejarnos»

Santxo se mostraba muy ilusionado porque «ésta es una iniciativa nueva que pone al pueblo por delante. Y cuando eso sucede, se producen cosas imparables. Así ocurrió, por ejemplo, con el movimiento de la insumisión, que consiguió acabar con el servicio militar obligatorio».

Para el abogado vizcaíno, el movimiento que está en marcha en Euskal Herria puede convertirse en una referencia mundial. Y añadía una reflexión personal: «Yo he venido hoy con mi hijo. Y pienso que nosotros podemos dejarles lo que nuestros padres no pudieron dejarnos a nosotros».

Pello URIZAR

EA

«Por vías políticas tenemos capacidad de ilusionar a una parte importante»

Tras llegar desde Hendaia, y en un puente de Santiago abarrotado de gente, el máximo dirigente de EA remarcaba que «este acto deja claro que utilizando las vías exclusivamente políticas, democráticas y pacíficas tenemos capacidad para ilusionar a una parte importante de la sociedad vasca. Y demostramos que la independencia es un objetivo que se puede conseguir por estas vías».

Urizar fue preguntado también por el comunicado de ETA referido al tiroteo de París hecho público ayer, y unió su valoración con la de la doble manifestación de Irun y Hendaia: «Más allá de leer o escuchar lo que han dicho los representantes internacionales, hay que pedirle que deje las armas y ayude a que el proceso sea real. Vemos que la gente así lo pide».

Jesús VALENCIA

Educador social

«Ojalá seamos capaces de consolidarlo para llegar a una situación diferente»

Para Jesús Valencia, Independentistak es una iniciativa reseñable sobre todo porque «nace desde abajo, con voluntad incluyente, de hacer una convocatoria amplia en la que prevalezcan los sentimientos individuales sobre las siglas».

Cuando las dos manifestaciones todavía se estaban formando, vaticinaba ya un éxito: «Cuando esta red nació ya tuvo una gran repercusión mediática y social, y eso es muy importante. Los síntomas son muy buenos, y ojalá que ahora seamos capaces de consolidarlo para que nos lleve hacia una situación totalmente diferente».

Ainhoa ETXAIDE

Secretaria general de LAB

«Este es un día importante, y creemos que será además un punto de inflexión»

LAB se volcó con el acto. En la salida de Irun, su secretaria general recalcaba que «éste es un día importante y creemos que puede ser además un punto de inflexión. El Aberri Eguna siempre es una referencia para un pueblo al que se niega, pero esta vez demostramos que somos muchos y que están surgiendo nuevas herramientas a través de la ciudadanía, por encima de partidismos».

Etxaide añadía además un aplauso especial porque «se están dando pasos, y como sindicato los valoramos porque necesitamos herramientas políticas para lograr un nuevo modelo social».

Eba FERREIRA

Futbolista

«No somos más que nadie, pero tampoco menos que nadie»

La futbolista del Athletic intervino en el acto final con un mensaje propio: «A pie, nadando, volando, saltando, corriendo, con el balón en las manos, o la pelota, o lo que cada uno quiera, disfrutando del deporte, viviéndolo, nosotros también queremos tener la cabeza alta, con el resto de pueblos del mundo. Queremos aparecer en nuestro nombre y no con los colores impuestos por otros, pero para eso necesitamos un Estado. No somos más que nadie, pero tampoco menos que nadie. Somos nosotros, y punto. Como dice la canción, gu euskaldunak gara, Euskal Herrikoak».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo