GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Langabeziaren aurkako benetako borroka, langileen mobilizazioak

Hego Euskal Herrian langabeziaren goranzko joera apirilean eten izanak balioespen positiboak eta «merituak» bereganatu nahi dituztenen adierazpenak eragin zituen atzo. Halere, balioespen horiek ez dute lanpostu gehiago galduko ez direnik bermatzen. Are gutxiago, administrazioen neurriak enplegua sortzeko eta gehiago ez galtzeko onenak direnik. Neurri horiek eta oro har haien politika ekonomikoak kapitalaren menpekoak dira-eta. Enpleguaren benetako defentsa langileek beraiek egin dute, eta oraindik ere egin beharko dute. Horren erakusgarri da Altsasuko Gamesako langileek enpresak aurkeztu duen eta Madrilek ebaztear dagoen erregulazio txostenaren aurka abiarazitako borroka. Hori onartzeak Altsasuko fabrika ixtea ekarriko luke, eta ez da zaila imajinatzea langabeziak bereziki jota dagoen inguruan zein eragin izango lukeen. Langileek ez dute askorik espero ez patronalarengandik ez administraziotik (Nafarroako Gobernuari, Pilatosekin alderatuta, bere ardurak gogorarazi zizkioten atzoko manifestazioan), baina aldeko dute txosten teknikoa, eta badakite mobilizazioa dela enplegua eta langileen eskubide guztiak defenditzeko biderik eraginkorrena.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo