Bigarren maila Gipuzkoarren arteko derbia prestatzen
Intentsitate handiko partida espero du Rivasek Galen
Erdilaria prest egon liteke larunbatean irundarren aurka jokatzeko, lesioa osatu zaio-eta. Zuri- urdinak azpimarratu zuenez, «Real Union %200an ateratzen bada, gu ere %200an aterako gara».
Imanol CARRILLO
Derbi giroa aspalditik nabaritzen hasia da Irunen eta Donostian. Izan ere, Real Unionen eta Realaren arteko norgehiagokarako hiru egun falta direnean, bi taldeko jokalarien adierazpenak larunbateko Galeko hitzorduari buruzkoak dira.
Eta a zer-nolako derbia espero den. Unionek garaipen garrantzitsua lortu zuen astelehenean Tarragonan Bigarren Mailan jarraitzeko helburu horretan. Zuri-beltzak moralki oso ondo iritsiko dira Irunen aspalditik espero zuten lehiara.
Donostian ere gustura hartu dute derbia. Diego Rivas zuri-urdina neurketa honi buruz mintzatu zen atzokoan Zubietan. Haren ustez, larunbatekoa «intentsitate handiko neurketa izango da. Intenstitatea eta indarra nabarmenak izango dira. Gutxienez, haien neurrian egon behar dugu, eta gero kalitateak erabaki dezala partida».
Gipuzkoako hiriburuan badakite norgehiagoka ez dela erraza izango. Erdilariak argi du Real Union oso talde indartsua izan daitekeela, batez ere etxean: «Argi dago inoiz ez duela amore ematen, eta horregatik dakigu larunbatekoa oso partida zaila eta gogorra izango dela. Badakigu epaileak azken txistua jo arte Real Union saiatuko dela ahal duen guztia ematen. Egoera horretatik ateratzeko duen azken aukeretako bat da, eta horrez gain, derbiak adierazten duen guztiagatik, motibazio plusa edukiko dute».
Argi dago bi taldeak egoera zeharo ezberdinean iritsiko direla hitzordura. Irundarrak Bigarren Mailan mantentzeko ahaleginetan dauden bitartean, donostiarrak Lehen Mailara igotzeko borrokan ari dira. Hala ere, sailkapenak adierazten duen tarte handi hori ahaztu eta hasieratik serio atera behar dutela adierazi zuen Rivasek.
«Haiek %200ean ateratzen badira, gu ere %200ean aterako gara. Haiek ipiniko duten intentsitatea eta borroka berdindu behar dugu, ondoren kalitatea ateratzeko. Argi dago lo ateratzen bagara, asko dugula galduta. Adibidea Cartagenaren aurkako neurketan erabili genuen intentsitatea eta kontzentrazioa dira. Egun hobea duen taldeak irabaz dezala partida, baina espero dut gu izatea», nabarmendu zuen.
«Besoak garbaltzea»
Denboraldia hasi zenetik, Real Unionek askotan aipatzen zuen Stadium Gal futbol-zelaia infernu bihurtu behar zela salbaziorako bidean partida bakoitzean hiru puntuak lortzeko. Argi dago, irundarren emaitzak ikusita, helburu hau ez dela bete urtean zehar.
Larunbateko neurketarako, talde irundarrak harmaila gehigarriak ipiniko ditu. Hala, Galen sartzen diren 5.000 ikusleez gain, beste 656 jarraitzaile sartu ahal izango dira.
Derbi eta jai giroa nabaria izango dira, baina are gehiago zelaian egongo den presioa. Honen aurrean, Rivasek ez du inongo eragozpenik lan gogorra egiteko.
«Berdin dio zelaia edota partida nolakoak diren. Borrokatu behar bada, `besoak garbaldu' eta borrokatuko gara. Baina ez Diego Rivas bakarrik. Ansotegik, Mikel Gonzalezek eta Xabi Prietok ere buru-belarri ekingo diote. Azken hau da taldean kalitate gehien duen jokalaria, baina honi ere ez zaio batere kostatzen jo eta su aritzea», adierazi zuen Rivasek.
Baina lan gogorra egitea ez da hiruzpalau jokalariren kontua bakarrik. «Talde osoak ekingo dio buru-belarri, Realak duen bertuteetako bat baita hori. Jokatu behar denean, jokatu egiten du, baina hanka sartu behar denean eta borrokatu, mundu guztiak borrokatu eta hanka sartzen du», amaitu zuen.
Por Irun, como es normal, aún se habla de la victoria del lunes ante el Nàstic por 1-2. Uno de los protagonistas de ese partido, Rubén Durán, autor del segundo gol de su equipo, comentó ayer que «estos seis puntos son un pequeño alivio, pero no está conseguido nada» hasta que alcancen la salvación matemática.
El gallego se mostró «muy feliz» por marcar el gol del triunfo, si bien le restó importancia porque más allá de los autores de los goles «lo que cuenta es que el equipo siga ganando».
«Sabíamos que ganando recortábamos la distancia con la salvación a dos puntos y era un plus de motivación. El equipo se puso el mono de trabajo y consiguió meritoriamente dar la vuelta al marcador», indicó.
En cuanto al derbi de este fin de semana, señaló que «los jugadores estamos con ganas de que los puntos se queden en casa y de hacer un buen partido delante de la afición porque seguro que va a responder como lo lleva haciendo todo el año y queremos darles una alegría doble».
Por su parte, el extremo del Gimnastic Álex Cruz reconoció que la derrota ante el conjunto irundarra les ha bajado de las nubes tras varias jornadas sin perder y recalcó que el Unión «nos dio una buena bofetada». Asimismo, comentó que sintió «impotencia» durante el choque.
EFE
Atzo arratsaldean Anoetako leihatilan salmentan jarri zituzten derbirako 100 sarrerak ordu erdi batean agortu ziren. Hala, 800 zuri-urdin inguruk animatuko dute Reala larunbatean Galen.