GARA > Idatzia > Iritzia> Hemeroteka

Pilar Kaltzada 2010/6/8

Gogoratuz

Deia

Giza laguntza zeraman zamaontziak, eta horregatik, lasai zihoazen boluntarioak. Itxurazko lasaitasuna izango zen, noski. Izan ere, munta horretako ekimen baten parte hartzen duen boluntarioa, berez, inozo samarra izango da (bihotz onekoa, utopia zalea, solidario, nahiago bada hizkera zuzenagoz) baina ez erabat kaikua. Esan nahi baita: Historiaren puntu honetara iritsita, denok dakigu zein den Israelen erantzuteko modu erabat ez-proportzionala. (...)

(...) Beteta zihoan Mavi Mármara kargaontzia, eta beste ontzi batzuk zituen inguruan, eta horietan ere lasai zihoazen boluntarioak, Israelek eraso egin zuen horretakoak bezain inozo, bihotz oneko edo solidarioak guztiak ere.

Borges maisu itsuak aparteko argitasunaz ikusarazten zizkigun egiak, eta hark esandako hura gogoan dabilkit azken bolada honetan; «existitzen ez den gauza bakarra ahaztura da». Baina oker zegoen argentinarra, edo hala ematen du behintzat. Behin eta berriro ahaztu egiten ditugulako era honetako sarraskiak, ohituraz edo, aldi baterako baino ez gaitu injustiziak asaldatzen, eta laster zokoratzen dugu oraingo ezinegona.

Laster igaroko da salaketak egiteko, ikerketa-batzordeak eska-tzeko, gaitzespenak idazteko edo iritzi-zutabeak gai honi buruz argitaratzeko unea. Eta ahaztu egingo dugu gertatu dena, edo kasurik onenean, datorren urtean gogoratuko dugu.

Badira, ordea, oraingo honetan bizitza osorako katramilatuta geratu direnak. Behin eta berriro gogoratzera zigortuta, bizitza osorako kondena baita horientzat injustizia. Geuretzat ez, ordea: geuk ahaztu egingo du eta. Horientzat, ordea, beti gogoratuko dutenentzat, askoz aproposagoa da Mario Benedettirena: ahaztura oroitzapenez beterik dago.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo