Juan Luis Mugertza | Berango
Ez da nahikoa
Politikari batzuk oso zorrotzak dira; zorrotzegiak, askotan. Oso maila handia eskatzen dute azterketa gainditzeko, egoera berriak aurrera egiteko. Denak dira oztopoak. Jantxakur ugari dago sukaldean horrelako komunikatuek asetzeko, sukalde lana egiteko. Garbi dago: ez daude prest tregoarik emateko. Behin baino gehiagotan gogorarazi digute komunikabideetan: Ez da nahikoa.
Horregatik, inoiz ez bezala saiatuko gara ariketak txukun egiten, kanpokoei laguntza eskatzen eta egoera berriaren gai-ordena zehazten: eskola zaharreko politikariok edozein aitzakia erabiliko baitute «ez da nahikoa» esateko, ikasturtea errepikarazteko. Eta gu, dagoeneko, nekatuta gaude betiko leloa entzuten. Gainera, ez gara fio; zer edo zer asmatuko dute sufrimendua luzatzeko. Pausoa okerra ez bada, hitza izango da. Bai, horretan trebeak dira. Eta bertakoak ez dira hobeak.