GARA > Idatzia > Euskal Herria

Kontseiluak euskalgintza sektorearen diagnostikoarekin hasi ditu jardunaldiak

GARA |

Kontseiluak antolatutako «Euskararen unibertsoak pauso bat harago» jardunaldien lehen eguna euskalgintza sektorearen diagnostikoari eskaini zioten Iruñeko Planetariumen parte hartu zuten adituek.

Sarrera hitzaldian, Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbao euskaraz bizitzeko eskubidearen inguruan aritu zen, eta eskubide hori erdigune politiko-sozialean kokatzeko deialdia egin zuen. Euskararen normalizazioan aurrerapauso garrantzitsuak egin badira ere, oraindik helburua betea ez denez, indar gehiagoz lan egiteko deia egin zuen Bilbaok. «Guztiok batera espazio-ontzi batean bidaia kolektiboa egitera gonbidatu nahi zaituztet», adierazi zuen.

Igor Astibia Kontseiluko ki- deak azken bi urteetan Kontseiluak hizkuntza politika orokorren azterketa jasotzen duen lana aurkeztu ondoren, sektoree- tako diagnostikoak egiteari ekin zioten.

Batera jotzearen beharra

Sektoreetako diagnostikoetan, arloz arlo, gauza desberdinak azaldu bazituzten ere, guztietan aipatu zituzten elementu asko izan ziren. Hala nola, administrazioek ez dutela euskararen normalizazioa lehentasuntzat hartzen, eta horrek zaildu egiten duela arlo horietan lan egitea.

Dena den, herri mugimenduak lan handia egin duela nabarmendu zuten, eta horren ondorioz gaudela gaur egun gauden egoeran. «Proiektu ugari sortu du euskalgintzak eta aurrerapauso garrantzitsuak eman dira», aipatu zuten, oraindik egiteko asko dagoela onartuta ere. Batera jotzearen beharra behin eta berriz nabarmendu zuten atzoko saioan. Gaur, jardunaldietako azken txanpan, berriz, aurrera begira jarriko dira parte-hartzaileak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo