Kultura
Bizkaiko bertsolaritzaren lore berriak, txapela nork jantziko
2008an legez, Barakaldoko BEC aretotzarrean jokatuko da aurtengo Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala, datorren zapatuan, abenduak 18. «Plazan alkartuko gara» du lelo aurtengo txapelketak, eta beste behin ere milaka bertsozale erakarriko ditu bertara. Oholtza gainean izango diren zortzi bertsolarietatik bostek lehenengoz kantatuko dute finalean, eta zortziak txapela jantzi bakoak direnez, aurtengo txapel emoile Luis Baraiazarrak txapeldun berriari jantziko dio.
Kultura
Euskal kulturgintzaren egoera hobetzeko estrategia definitu du HUHEZIko Sorguneak ikertegiak
Gipuzkoako Aldundiak, «Gipuzkoa 2.0» programaren barruan, euskal kulturaren eta kulturgintzaren egungo egoera ikerrarazi du. Egoera hori hobetzeko, hamabi estrategia proposatu ditu HUHEZIko taldearen ikerlanak.Kultura