LA SELECCIÓN VASCA BUSCA LA OFICIALIDAD
«Urrats gehiago emateko garaia aspaldi heldu da»
MIKEL ARANBURU I Selekzioko jokalaria
Zortzigarren aldiz jantziko du Mikel Aranburuk selekzioaren kamiseta. Hitzordu pozgarria da erdilariarentzat, euskaldun gehienentzat ere halaxe da-eta, bere nahiak asetzen ez baditu ere. Izan ere, Gabonetako partidari ez dio jai-kutsua kendu nahi, baina Realeko kapitainaren ustetan, urrats bat besterik ez da. Bidearen amaiera, noski, ofizialtasunak ekarriko du.
Amaia U. LASAGABASTER I
Hiru urteren buruan, egoera ez da gehiegi aldatu. Baina selekzioa aurpegi berriz beteta egongo da. Ez da seinale txarra euskal futbolarentzako.
Bai, jokalari dexentek egingo du debuta. Normala da jendea bultzaka etortzea, eta garrantzitsua ere bada. Euskal Herriko harrobitik beti irten dira jokalariak eta partida honetan ere ikusiko da jende berria sartzen ari dela. Aurrera begira, etorkizuna nahiko ziurtatuta dago.
Ez dakit beteranoentzat hain seinale ona ote den.
Bueno, azken batean bizitzako legea da. Zahartzen ari garenok lekua uzten joango gara eta atzetik datozenek erreleboa hartuko dute. Eta ea aurretik egindako lana hobetzen duten.
Belaunaldi asko ere bilduko dira San Mameseko harmailetan. Jarraitzaileen erantzuna sekulakoa izango dela ematen du.
Denok espero dugu hori. Batez ere partida bat baino zer edo zer gehiago delako. Egunean zehar hainbat ekitaldi dago, manifestazioa, kalejira... Eta, batez ere, jarraitzaileontzat eta jokalariontzat aldarrikapen eguna da, Euskal Herriko selekzioa noiz edo noiz benetako partidak jokatzen ikusi nahi dugula esateko eguna.
Erantzun horrek jokalariek hartutako erabakia berrindartuko du.
Bai, bagenekien egun polita izaten dela. Nire ustetan, urrats hori aurretik ere emana zegoen arren, ez dago gaizki aldarrikapen egun bat egitea eta jendeari garbi erakustea hemen zer nahi dugun. Baina hortik aurrera pausoak emateko garaia ere aspaldi heldu da. Noiz edo noiz lagunarteko partidetatik aurrerago joan nahi baldin badugu, jende gehiagoren laguntza beharko dugu. Ea pixkanaka, kirol munduko jendea eta kiroletik kanpoko jendea ere biltzen dugun eta pausoak egiten hastea lortzen dugun.
Ildo horretan, erantzunik sumatu al duzue jarraitzaileengan orain dela hilabete plazaratutako idatziaren ondoren?
Hori neurtzea ez da erraza. Gaur jardunaldi osoko aldarrikapen egun bat daukagu, eta nik uste dut hor ikusiko dela pixka bat jendearen erantzuna zein den. Baina nire ustetan, jokalariok pentsatzen duguna idatzi horretan nahiko argi geratu zen. Han esaten genuen bezala, gu heltzen garen lekuraino heltzen gara, eta hortik aurrera, bai kirol munduan mugitzen den jendea eta guk baino botere handiagoa duen jendea inplikatzeko garaia iritsi dela iruditzen zaigu. Guk laguntza dei bat zabaldu genuen, eta ia gure lanarekin eta beste jende baten laguntzarekin pixkanaka aurrera jotzeko modua egiten dugun.
Baten batek jaso du dei hori. Orain dela astebete futbolarekin harreman estua duen pertsona talde batek ofizialtasunaren aldeko jarrera agertu zuen publikoki.
Hori da. Nik uste dut horrelako babesak eta horrelako parte-hartzeak ezinbestekoak ditugula, aurrera egin nahi baldin badugu. Jokalariok iristen garen lekuraino iristen gara, eta denen beharra dago bide honetan. Ekimen edo babes keinu hori guk behintzat eskertu dugu. Ia jende gehiagok bat egiten duen aldarrikapen horrekin. Zenbat eta jende gehiagok egin bultza noiz edo noiz Euskal Herriak selekzio ofizialak izan ditzan, askoz errazagoa izango da horra heltzeko bidea.
Mugimendu horiek Federazioan egon al dira? Zuen arrazoi eta ideiak plazaratzerakoan argi utzi zenuten bere jarrera betikoa zela, baina horren ondoren aldaketarik nabaritu al duzue?
Ez. Egia esanda, ez dugu ordutik aurrera harreman handirik eduki. Guk ikusten genuen, nahiz eta desadostasunak egon, partida jokatzeak bere garrantzia zuela. Izan ere, kontua pixkanaka itzaltzen ari zela uste genuen, eta berriz berrindartzeko modu bat izan zitekeela partida berriro jokatzea. Baina orduan esan genuen bezala, Federazioaren lanarekin kritiko ginen eta horrela jarraitzen dugu. Ez daukagu itxaropen handirik, esperientziaz dakigulako zer pentsatzen duten eta zer egiten duten. Inolako konfrontaziorik ez dute nahi beste zenbait estamenturekin, eta alde horretatik, ez dugu itxaropen handirik Federazioarengan.
Plazaratu, behintzat, plazaratu du Federazioak, Nazioarteko Txapelketa baten antolakuntzan diharduela. Urrats bat bada.
Bai, aurrerapausotzat hartuko genuke. Esan zigutenez eta presidenteak berak partidaren aurkezpenean esan zuenaren arabera, bide horretatik lan egiteko prest daude, beste zenbait arlotan inongo txokerik nahi ez duten arren. Zerbait egiteko prest baldin badaude, positiboa izango da.
Oraingoz, Venezuelaren aurkako partida besterik ez daukagu. Zer espero duzu?
Zelaitik kanpokoa alde batera utzita, partida on bat egiten saiatuko gara, partida irabazten, zelaian gauden momentutik, partida on bat egitea eta irabaztea ere garrantzitsua delako. Ia Venezuela garaitzen dugun eta itxura ona ematen dugun.