GARA > Idatzia > Euskal Herria

Korrika 17ri babesa eskaini diote hainbat alderdi politiko eta eragile sindikalek

p016_f02.jpg

GARA | DONOSTIA

Gaur zortzi emango dio hasiera «euskalakarien» Korrikak eta, bien bitartean, babesak jaso eta jaso jarraitzen du 17. Korrikak. Atzo, alderdi politikoen txanda izan zen eta -argazkiak erakusten duenez-, babesa eskaini zioten: Mertxe Mugika (AEK-ko koordinatzailea), Garbiñe Mendizabal (EAJ), Pello Urizar (EA), Xabi Soto (Alternatiba), Jon Abril (Aralar), Mertxe Colina (AB), Arantza Gonzalez (EB), Karmele Aierbe (ezker abertzalea) eta Edurne Brouard-ek (AEK-ko kide eta Korrikako koorditzailea).

Sindikatuek ere bat egin zuten atzo Korrikarekin eta babesa eskaini zioten, hain zuzen, LAB, ELA, STEE-EILAS, EHNE, eta Hiru sindikatuek.

Bestalde, Korrikaren aurkezpen soziala egingo da gaur, 19.30ean, Euskaltzaindiaren egoitzan, Bilbon, Euskaltzaindia omenduko duen edizio honetan. Joan den ostiralean egin zen, hain zuzen, omenaldi ekitaldia Donostiako Kursaal aretoan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo