GARA > Idatzia > Euskal Herria

Iruñeko Alde Zaharrean euskarazko haur eskolarik ez dutela salatu dute gurasoek

p017_f02_148x084.jpg

M.D. | IRUÑEA

Iruñeko Alde Zaharrean haur eskoletan euskarazko plazarik ez dagoela salatzeko elkarretaratzea egin zuten atzo Udaletxearen aurrean, guraso talde batek deituta, haurren kotxetxo eta guzti.

Mobilizazioaren antolatzaile Mario Zapatak GARAri azaldu zionez, 72 ikasle gelditu dira plazarik gabe Alde Zaharreko eskolan. «Gehiago izan litezke. Guk matrikulazio kanpaina paralelo bat egin dugu, euskaraz matrikulatu nahi duten gurasoen fitxak bilduz. Ziurrenik, ez gara iritsi auzoko guraso guztiengana, baina 72 fitxa aurkeztu dizkiogu Udalari», esan zuen.

Datuokin agerian geratu da auzoko guraso gehienek euskarazko haur eskola eskatzen dutela, baina gaztelaniaz baino ez dago eskaintzarik, eta hori bera urria da behar orokorrak ere asetzeko. Horiek horrela, gurasoek ez dute aukera handirik. «Drama txiki pertsonalak bizi ditugu», azaldu zuen Zapatak.

Euskararen aldeko hautuari muzin egin eta gaztelaniazko ereduetan matrikulatzea, haurrak Txantreara eraman behar izatea, horrek dakarren kostuarekin edo haurrak kale gorrian geratzea plazarik ez dagoelako, aukera horiek baino ez dituzte.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo