
Angel UGARTEBURU Arnaldo Askatu Politika Askatu herri ekimena
Esker onez
Aurreko larunbatean, apirilak 30, Elgoibarren antolatutako manifestaldia dela-eta, Arnaldo Askatu Politika Askatu plataformak bere esker ona adierazi nahi die honako egunkari eta aldizkariei, jarraipena egin eta haren berri emateko egindako ahaleginagatik: «Berria», GARA, «Noticias de Guipúzcoa» eta herriko «Barren». Baita Arrate Irratia, Onda Vasca eta Euskadi Irratiari ere. Eskerrak, halaber, Euskotren-i ere zerbitzua indartu zuelako.