Irudimena erabiliz birziklatzeko ideiak eskainiko dituzte Zubiri Manteoko ikasleek
GARA | DONOSTIA
Zubiri Manteo ikastetxeko Goi Mailako Merkataritza eta Marketineko ikasleek «Topaguneak 2011» ekimena antolatu dute egunotarako Donostian. Zaborra deitzen diogunarekin hamaika gauza egin daitezkeela uste dute gazteok eta, hori dela-eta, Sin Desperdicio, Tytti Thusberg Slow Fashionekoa, Idurre Ugalde eta Dolo Navas diseinatzaile eta enpresekin batera, birziklatzeko proposamen berriak eskaini dizkiete herritarrei Donostiako Bretxa eta San Martin gune komertzialetan kokatu dituzten informazio mahai eta erakusketen bidez.
Bestetik, gaur, eguerdiko hamaika eta erdietatik aurrera, birziklapena gai hartuta, bakarrizketa saio bat, aipatutako lau enpresa horien desfilea, hogei minutuko mahai-ingurua eta Xucrut Teatre konpainiaren «¡Vaya Tela!» antzezlana izango dira (doan) Gros auzoko Okendo kultur etxean.