GARA > Idatzia > Euskal Herria

Bortxaketa batean protokoloa ez erabiltzea egotzi diete udaltzainei

Maiatzaren 1ean Iruñeko Takonera parkean izandako bortxaketa batean udaltzainek ez zutela emakumeen aurkako indarkeria kasuak atzemateko protokoloa bete salatu zuten atzo Andrea eta Astelehen Lilak taldeek. Iruñeko Udalak, ordea, protokolo hori erabili zutela eta «ustezko biktimak bortxatua izan zela ukatu zuela» erantzun zuen.
p017_f01_148x108.jpg

Martxelo DIAZ |

Iruñeko udaltzainek maiatzaren 1ean Takonera parkean izan zen bortxaketa baten ondoren izan zuten jarrera gogor kritikatu zuten atzo Andrea eta Astelehen Lilak taldeek, emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako protokoloa ez zutela bete salatuz.

Nora Brizuelak komunikabideen aurrean azaldu zuenez, maiatzaren 1ean, 20.30ean, bi gizonek 37 urteko Eva izeneko emakume bat bortxatzen zutela ikusi zuen. Berehala, larrialdietarako telefonora deitu zuen. Udaltzainak iritsi zirenean, Brizuelaren esanetan, bortxaketa pairatu zuen emakumearenganako «jarrera oldarkorra eta umiliagarria» izan zuten. Brizuelak protesta egin zuen egoera hori zela-eta, eta udaltzainek atxilotu eta eskuburdinak jarri zizkioten.

Komisariara eraman zutenean ere poliziek iletik tira egin ziotela eta «zoaz popatik hartzera» esan ziotela esan zuen Brizuelak, 2008an indarkeria matxista pairatu zuenak. Bitartean, bortxaketaren biktima biluzik zegoen komisarian, «hamar udaltzain begira» zituela.

Kasu horretan udaltzainek emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako protokoloa ez zutela erabili salatu zuen Andreako abokatu Maria Ortegak. Honek udaltzainak genero indarkerian trebatzea eskatu zuen, salaketa ipintzen duten emakumeak modu egokian tratatu ahal izateko.

Andreako Tere Saezek, berriz, iazko uztailaren 7an lau emakumek sexu-erasoak salatu arren, sanferminetako balorazioa egitean Yolanda Barcina alkateak ez zituela kasu horiek aipatu salatu zuen.

Bide batez, Iruñeko udaltzain talde batek jarrera sexista eta homofoboa duela eta hori salatu duten kideen aurka mendekua erabili dutela gaineratu zuen Saezek.

Andrea eta Astelehen Lilak taldeek salaturikoa ez dela zuzena adierazi zuen Iruñeko Udalak prentsa-ohar baten bidez. Udalak adierazitakoaren arabera, udaltzainek sexu-erasoen gaineko protokoloa erabili zuten.

Udalak zabaldutako bertsioaren arabera, «ustezko biktimak onartutako sexu harremanak izan zituela adierazi zuen eta ez zuen osasun zerbitzuen arretarik onartu. Horiek emakumea alkoholaren edo bestelako drogen eraginpean egon zitekeela esan zuten».

Horrez gain, Udalak esaten duenez, Nora Brizuelak eta berarekin zegoen lagun batek ez zieten udaltzainen aginduei jaramonik egin eta frogak jasotzeko babestu zuten eremuan egon ziren, bertatik alde egiteko aginduei kasurik egin gabe. «Oihuka, Poliziaren eta osasun zerbitzuen lana oztopatzen eta biktima aztoratzen aritu ziren», gaineratzen du Iruñeko Udalak.

Horren guztiaren ondorioz, Brizuela eta bere laguna atxilotu zituzten, Udaltzaingoaren komisariara eraman zituzten eta «autoritateari atentatua egitea eta desobedientzia» delitua leporatu zieten.

El TS confirma la condena de 23 años por la violación de una joven

El Tribunal Supremo español (TS) ha confirmado la pena impuesta por la Audiencia de Gipuzkoa a un hombre que fue condenado a 23 años de cárcel por violar en setiembre de 2000 a una joven, a quien acompañaba un amigo que fue obligado a presenciar la agresión. El Supremo rechazó así un recurso del violador, que alegó que no se apreció la eximente de toxicología.

Por otra parte, agentes de la Ertzaintza detuvieron el miércoles en Errenteria a un hombre de 46 años acusado de practicar tocamientos a una menor en el baño de un bar.

En Iruñea, J.C.C., de 35 años, fue detenido el miércoles en el barrio de Arrosadia acusado de recoger a una niña de 12 años de un parque y llevarla a casa, donde intentó agredirla sexualmente. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo