Presoen eskubideen aldeko ekimenak Hendaian eta Kanbon
GARA |
Datorren larunbatean, urtero egin ohi den euskal preso politikoen eskubideen aldeko futbito txapelketa izango da Hendaian.
Goizean, 8.30ean, ekingo diete taldekako partidei Ondarraitz kirol zelaian. Betiko moduan, txapelketa amaitutakoan bazkaria izango da. Parte hartzeko edo xehetasun gehiago ukaiteko, bixkiak@euskalerria.org helbidera edota (0033)559-20 49-60 telefonora jo daiteke.
Egun berean, Kanbon preso eta iheslarien aldeko eguna ospatuko dute. Bereziki gogoan izango dituzte duela hamar urte espetxeratu zuten Lorentxa Beyrie herritarra eta hamabi urtez geroztik egoera berean dagoen Aitzol Gogorza bere senarra.
Eguna 11.00etan hasiko da zintzur bustitzearekin Ziganteen lokalean. Bazkariaren ostean, martxa egingo dute Gaztetxeraino. Han, 20.00tik goiti kontzertuak izango dira Des Kontrol, Red Hot Nipples eta ezusteko talde batekin.