GARA > Idatzia > Eguneko gaiak

HAUTESKUNDEAK EUSKAL HERRIAN

«Gau magiko» batean abiatu eta «gau historiko» baten bila doa orain Bildu

Hauteskunde kanpaina jendetsua izan da Bildu koalizioarena, eta horrelakoxeak izan ziren bukaerako ekitaldiak ere, Iruñeko Labrit pilotalekuan, Bilboko Plaza Berrian eta Donostiako Konstituzio enparantzan. Emaitza «indartsua» lortuko dutela aurreikusten dute hautagai nagusiek, bi aste hauetako ekitaldietan 70.000 lagun inguru erakarri dituztelako. Martin Garitanoren hitzetan, «gau magikoa izan zen lehena eta gau historiko batekin bukatu nahi dugu».

p002_f01.jpg

R.S. | DONOSTIA

Iruñean, Donostian eta Bilbon milaka lagun atera zituen kalera atzo berriz Bildu koalizioak, hauteskunde kanpainaren bukaeran. Aurretik, bi aste hauetan lortu duten parte hartzearen inguruko kopuruak jakitera eman zituzten, eta datu horiek eskuetan ondorengoa aurreikusi zuten: «Emaitza ikusgarria izango dugu igandean».

Goizean eginiko agerraldian, sentsazio hori orokorra dela nabarmendu zuten Oskar Matute, Pello Urizar, Martin Garitano, Ikerne Badiola eta Amaia Agirresarobe Bilduko kideek. Urizarren ustez, esaterako, «gauza bitxia gertatu da: maiatzaren 5ean guzti-guztiak gure lagunak ziren eta orain, aldiz, guztien jopuntuan gaude».

219.971 bisita web orrian

Gipuzkoako zerrendaburu Martin Garitano iritzi berekoa da. «Igandeko ustekaberik handiena gu izango gara», aurreikusi zuen. Bildu «gau magiko» batean abiatu zela ekarri zuen gogora, Bilboko Areatzan eta Iruñeko Udal Plazan Auzitegi Konstituzionalaren erabakiaren zain bildu zen jendetza dela-eta. Orain erronka biharkoa «gau historikoa» izatea dela esan zuen.

Bilduk emandako datuak aski esanguratsuak dira. Oro har, 120.000 lagunek parte hartu dute mota guztietako ekitaldietan: mitinak, afariak, propaganda banaketak... Webgune nagusiak 219.971 bisita jaso ditu, eta 924.780 orrialde ikusi dituzte, ia milioi bat, beraz.

Egindako bideoen kopurua ere nabarmentzekoa da: 171 izan dira. Gune ofiziala soilik kontuan hartuta, 82.640 erreprodukzio izan dituzte. ``Bildu gara bildu'' kantuarena izan da gehien ikusi dena.

Internet bidezko zuzeneko emanaldiei dagokienez, Areatzako elkarretaratzeak muga guztiak gainditu zituen, Bildurekin gertatuko zenaren zain izugarrizko jakin-mina baitzen gau hartan: orotara 11.255 ikusle izan zuen ekitaldiak.

Joan den larunbateko BECeko ekitaldi nagusiak 2.550 jarraitzaile izan zituen zuzenean; eta astebete lehenago Anaitasunan egindakoak, aldiz, 1.573.

Normalizazio politikoaren alde

Kanpainaren mezuei berriro erreparatuz, PNV, PSOE, UPN eta PP bere egitasmoen defentsan ibili direla ondorioztatu du Bilduk, eta alderdi horiek guztiak «aurrean dugun aukera historikoak» ez dituela lasai uzten erantsi zuten.

Hala ere, garrantzitsuena ez da bi aste hauetan egin den bidea, ez eta biharkoan gerta daitekeena ere, gerora boz horiek zertarako erabiliko diren baizik, Bildukoek esan dutenez. Ildo horretan, maiatzaren 5eko mobilizazioen ondoren, «herritarren agindua» ikusten dutela eta hori betetzeko erantzukizuna beren gain hartzen dutela adierazi dute koalizioko hautagaiek. «Herri honen normalizazio politikoa premiazkoa da, lehentasuna da», esan zuten.

Donostiako Konstituzio plazan gauean egindako mitinean, irizpide nagusi hori garatu zuten Urizarrek eta Garitanok. Kazetaria biziki pozik ageri zen, normalizazio politiko horren alde «herritarrak lehenengo lerroan kokatu direlako», hilaren 5ean islatu zenez. Orain boza eskatu du bide horretan aurrera egin ahal izateko, «PP-UPNren eta PSOEren ekarpen bakarra hormatzarra eraikitzea delako» eta «EAJ alderdia eta aldaketa ez direlako inondik ere ezkontzen. Badakizue zer egingo duen maiatzaren 23an, ezta? Madrilera bidaia azkar bat, Rubalcaba jaunarekin jasotako botoen truke hurrengo ezkutuko ituna osatzeko».

Iruñean

Iruñeko Labrit pilotalekua ere bete zuen Bilduk, Nafarroako kanpaina bukatzeko. Aurretik, balorazioa egin zuten Maiorga Ramirez, Bakartxo Ruiz, Eva Aranguren eta Pello Martinez de Eulate hautagaiek. Ramirezek aitortu zuenez, jendearen erantzuna ikusita, «gaindituta sentitu gara hainbatetan».

Neurri batean, beraiena oztopo lasterketa izan dela erantsi zuen, Auzitegi Konstituzionalak erabaki arte ezin baitzen ezer egin. Adibide gisa, Iruñeko errolda bederatzi eguneko atzerapenarekin heldu zitzaiela esan zuen. Martinez de Eulatek gaineratu zuenez, herri ugaritan Bilduren pankartak eta kartelak «desagertu» egin dira, eta hauteskundeetako mahai-inguru batzuetara ez dituzte gonbidatu. Horrekin batera, zabaldu diren inkestak Bildu lehian zen ala ez erabaki aurretik egin zirela ekarri zuen gogora.

Horren guztiaren gainetik, boz asko jasoko dituztela aurreikusten dute, eta «sakoneko aldaketarako» erabiliko dituzte.

EN CIFRAS

70.000

personas se han reunido en los actos políticos de Bildu, incluyendo el del Arenal. Se han realizado en total 385.

20.000

han participado en asambleas, presentaciones, charlas o reuniones abiertas...

1.500

colaboraron en jaimas y labores de propaganda.

4.100

en buzoneos de programas y papeletas.

16.000

se han reunido en triki-poteos, comidas, Bildu Egunas... Y 3.700 más en caravanas de coches o marchas de bicis.

«Quien no arriesga no gana, y Bildu ya ha ganado, y la sociedad vasca también»

PELLO URIZAR

«Queremos echar abajo sus muros de contención»

MARTIN GARITANO

«Se necesita un cambio real de fondo y para eso es imprescindible acumular fuerzas»

EVA ARANGUREN

Álvarez-Solís aboga por «abrir horizontes nuevos»

El periodista Antonio Álvarez-Solís cierra la candidatura de Bildu al Consistorio bilbaino como muestra de apoyo a quienes desde el independentismo y soberanismo de izquierdas buscan un escenario democrático para Euskal Herria. El jueves ofreció una conferencia y ayer, al mediodía, se plantó en una jaima en la céntrica Plaza Circular para animar al voto a la coalición. Su presencia concitó el interés de muchos ciudadanos, recibiendo numerosas muestras de apoyo y cariño.

«Estoy mejor que un chaval, aunque esté contaminado», dijo irónicamente Álvarez-Solís, subrayando que «ya es hora de que las voces de la calle se oigan, necesitamos una democracia abierta». Tras animar a depositar la papeleta de Bildu en las urnas, aventuró que el 22 de mayo «empieza el despegue y por eso es necesario coger altura para cuando lleguen otras elecciones más gordas».

En cuanto a la participación en la campaña de «un viejo y asqueroso revolucionario», como se definió el columnista de GARA de 82 años, no ocultó su simpatía por la causa vasca. Confesó su esperanza en que Euskal Herria «rompa el hielo» en la lucha por sus derechos nacionales y dijo que él quiere estar ahí para respaldarlo y apoyar a los jóvenes.

En cuanto a los movimientos que ocupan calles y plazas en Euskal Herria y en el Estado español demandando más democracia participativa, abogó por «acentuar la política, pero en la acera, en la discusión abierta. Todos estos movimientos lo que indican es un final de etapa histórica».

«Es necesario abrir horizontes nuevos», comentó a los periodistas y ciudadanos que se agolpaban junto a la jaima de Bildu, recordando a los votantes que «a los que no cumplen, no hay que repetirlos». Respaldó la lucha de Santutxu por la pervivencia de Karmelo Ikastola y escuchó a los vecinos que denunciaron que el Ayuntamiento ha ordenado a los empleados de la limpieza retirar únicamente la publicidad de la coalición.

«Yo pago a los políticos para que estén en la calle, paseen y se enteren de las cosas. Los técnicos en los despachos, pero los políticos hablando con la gente, lejos de las torres de marfil. Si yo salgo elegido. a mí me tendrán en la calle. ya que no me encierran en un despacho ni loco», manifestó. Agustín GOIKOETXEA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo