GARA > Idatzia > Euskal Herria

«Krisi garaian ezagutzak eguneratzeko», UEUk 35 ikastaro eskainiko ditu aurten

GARA

Krisi garaietan ezagutza berriak bereganatzearen garrantzia azpimarratu zuen atzo Iruñean Karmele Artetx0k, UEU Udako Euskal Unibertsitateko arduradunak. «Ikasitakoa eguneratu, tresna berriak eskuratu edota gai batean edo bestean espezializatzea», beraren ustez, garrantzitsua da, «langabezian gelditu direnentzat edo euren lanpostua galtzeko arriskua dutenentzat».

«Udako ikastaroetan murgildu» lelopean, 35 ikastaro eskainiko ditu UEUk Eibarren (16), Baionan (7) eta Iruñean (12), bost arlotan banatuta: artea eta musika, gizarte zientziak, ingeniaritza eta teknologia, osasun zientziak eta zientzia aplikatuak.

Matrikula egiteko epea datorren ekainaren 19an amaituko den arren, ikastaro bakoitza hasi baino astebete lehenago ere, lekua izanez gero, egin daiteke. Informazio gehiago, UEUren webgunean: www.ueu.org.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo