GARA > Idatzia > Kultura

Lehiaketa

Mutrikuko aurreneko film laburren lehiaketako irabazleak hautatu dituzte

Zabiel kultur etxean egindako sari-banaketa ekitaldiak eman zion amaiera joan den ostiralean Mutrikuko I. Film Laburren Lehiaketari. Irabazlea Igone Arreitunandia izan da, «Aran» lanagatik. 18 urtetik beherakoen saria, Moxol Team-ek irabazi du, «Denda zorua»' film laburrari esker. Epaimahaiaren aipamen berezia, berriz, Ion Bergararen «Te_dua» lanak jaso du. Sari hunkigarriena, ordea, hiru irabazleek jaso zutena, aurten hildako Xiri Andonegi artistak harrian egin zuen argazki kamera baten erreprodukzioa, alegia.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo