
Dergi espainiaratzea �prozesuarentzat traba� litzatekeela diote 120 hautetsik

Arantxa MANTEROLA |
Daniel Dergiren euroagindu eskaeraren karietara, jite askotariko hautetsiek agiria sinatu dute �prozedura deuseztatzea eta euroaginduaren erabilpen politikoa ez egitea� eskatuz, eta �Euskal Herriko gatazkaren konponbidean bere engaiamendua eta parte hartzea� azalduz.
Cahorsen baldintzapeko askatasunean bizi den hazpandarraren kontra prozedura abiatu izana �zuzengabea eta amorruzkoa� dela diote, Estatu frantsesean leporatzen zaizkion akusazioak �jada preskribatuak beharko luketela� gogoratuta.
Ehun eta hogeita lau sinatzaileek -tartean bi europarlamentari, diputatu bat, hiru Akitaniako kontseilari, beste hiru kontseilari nagusi, 24 auzapez eta dozenaka zinegotzi- ez dute zalantza izpirik ere Madrilgo eskaeraren �izaera politikoaz� eta konbentzituta daude bi estatuek hiritartasun frantseseko euskal militante bat entregatuz �aurrekaria sortu nahi� dutela.
ETAk su-etena berretsi duelarik, �Euskal Herriko egoera hobetzeko, une hauetan lasaitasun keinuk beharrezkotzat� jotzen dituzte. Alta, beren iritziz, Dergiren kontrako euroagindua ez doa ildo horretatik. Are, �probokazio larria eta abian den prozesuarentzat traba� dela uste dute sinatzaileek.
Elkarretaratzeak
Hain zuzen ere, asteazkenean Agenen epaituko dutenarekiko elkartasunez elkarretaratzeak izan ziren atzo Baionan, Maulen, Donibane Lohizunen, Senperen, Uztaritzen, Hazparnen, Hendaian, Donibane Garazin eta Urru�an.