JAIAK
Arrantzale Eguna ospatuko da gaur Ondarroan, antzara birziklatu eta guzti
Ondarroa urdinez tindatuko da aurtengo jaien azken egunean. Arrantzale Eguna ospatuko da, eta azken urteetan bezala, kale animazioa, bertsolariak eta ur-jolasak izango dira besteak beste. Azpimarratzekoak dira 18.45ean hasiko diren Antzarak. Material birziklatuarekin eginak dira, «urtetik urtera sofistikatuagoak», eta mangeraz eginiko lepoa ere haustea lortu dutenak jasoaldiz jasoaldi.