GARA > Idatzia > Kultura

Ikuskizun berrien ekoizpena bultzatuko duen Harrobia guneak badu irekiera data

GARA | BILBO

Eskena -Euskadiko Produkzio Eszenikoen Enpresa Elkartuak- kudeatzen duen Harrobia ekipamendu berria Bilboko Otxarkoaga auzoko eliza izandako eraikuntzan kokatu, eta datorren urriaren 6an irekiko dute estreinakoz, 19.00etatik aurrera.

Ikuskizun berria sortzera edo entseatzera doazen konpainiek erabili ahal izango dute tresneria, argiztatze, soinu eta ikus-entzunezko baliabide berrienekin hornituta dagoen instalazio berri hau. Areto berriak, beraz, neurri edo ezaugarri eszeniko desberdinetako ikuskizunen prestakuntza egiteko aukera ematen du. Baliabide horien artean, Wysiwig Desing programa informatikoa eskainiko dute, 3Dko ekoizpenetan argiztatze lanak egiteko asmatua.

Harrobia guneak eskaintzen dituen baliabide horiek guztiak Langaran Etorbideko 3. zenbakian daude. Gainera, Otxarkoagako kale berean dagoen etxebizitza batean ostatua izango dute instalazioak erabiltzeko Bizkaia kanpotik gerturatzen diren profesionalek.

La banda de música escocesa The Unusual Suspects, el grupo Seafóid y el sexteto vasco-irlandés Ruaille-Buaille actuarán hoy en la segunda jornada del 27 Festival Internacional de Folk de Getxo, que está dedicada a «la música céltica».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo