GARA > Idatzia > Euskal Herria

Herri batzarra antolatu du Tolosako Udal Gobernuak, lan ildoak eta egitasmoak azaltzeko

GARA | TOLOSA

Kargu izendapen berriak egiten direnean ohitura izaten da lehen ehun egunen gaineko balorazioa egitea. Hain zuzen, Tolosako Udal Gobernuak epe horren balorazioa egite aldera, herri batzarra antolatu du datorren asteazkenean, hilaren 21ean, 20.00etan, Topiceko areto nagusian. Alkateak eta zinegotziek Udalaren egoeraren, orain arte egindako lanaren eta aurrera begirako lan ildo zein egitasmo nagusien berri emango dute jendaurreko ekitaldi honetan.

«`Hitza hitz' esaera zaharrari jarraiki», batzarra antolatzeaz gain, herritar zein eragile guztiei dei egiten die Udalak parte hartzera, informazioa zuzenean emango baita bertan, eta gainera, herritarren ekarpenak, iradokizunak, zalantzak... jasotzeko baliatu nahi dute bilkura.

Udal Gobernuaren azalpena euskaraz izango da, baina «parte-hartze zabala bermatzeko, gaztelaniaz lasaiago egiten duenik gerturatuz gero, gustura jasoko ditugu ekarpenak, kritikak, iradokizunak», dio Tolosako Udal Gobernuak ohar batean.

Bildu koalizioaren eta Aralar alderdiaren arteko gobernu akordioak dioenari jarraituz, «gardentasunarekin eta herritarren parte-hartzearekin Udal Gobernu honek duen konpromisoa erabatekoa da», gogorarazi zuten.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo