EBAZPENA
Euskal Herriko Bake Prozesuari babesa eman dio nazioarteko PEN Klubak
Euskal PEN Klubeko lehendakari Laura Mintegi eta lehendakariorde Urtzi Urrutikoetxea nazioarteko PEN Klubak Belgraden egindako 77. biltzarrean izan dira egunotan. Aurten, Euskal Herriko bake prozesuari babesa agertzen dion ebazpena aurkeztu zuten Bakearen Aldeko Batzordean, eta ondoren, batzar nagusian, aurkako botorik eta abstentziorik gabe, aho batez onartu zuten. «Bake prozesuari bultzada eman eta, adierazpen askatasunaren eremutik dagokigunez, Teresa Toda, Xabier Salutregi eta EGINeko espetxeratu guztien askatasuna» aldarrikatzen dute bertan.