RAFA UGALDE IRAGORRI | Dima
Dimako alkatearen zuzenketa
Honen bidez, nik Rafa Ugalde Iragorrik, Dimako Udaleko alkatea naizen honek, salatu eta zuzendu gura ditut zenbait egunkarik Dimaren gainean argitaratutako informazio okerrak, urriaren 25ean GARA egunkariak argitaratutakoak.
Joan den urriaren 25ean, GARA egunkariak honakoa argitaratu zuen: «Dima compró terrenos kársticos para salvar la cueva de Baltzola y el puente de Jentilzubi de cara al futuro. Sin embargo ahora no puede mantener la escuela de música y se ha visto obligado a salirse de Gorbeialdea». Aurrekoan zuzendutakoaz gain, azpimarratu behar dut Dimako Udalak Baltzola eta Jentilzubi inguruak donazio baten bitartez eskuratu zituela, eta donazio horretatik eratorriko gastuak 800 eurokoak izan zirela.
Makroestruktura handirik ere ez da egin herrian. Horrek guztiak ere ez dauka, beraz, zerikusirik gure herriak duen zorrarekin.
Bestalde, argitu gura dut berri horien iturburua ez dela Dimako Udala izan. Ez dakigu egunkariok nondik jaso dituzten berri horiek, baina informazioa era baldarrean erabili dute, eta interesdunari, Dimako Udalari alegia, ezelako kontsultarik egin barik.
Beste barik, horrelakorik berriro gertatuko ez den itxaropenarekin, honako adierazpen hau sinatzen dut.