GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Positiboa da lehendakariak eragileekin bilerak egitea... bilerak eurak helburua ez badira

Bilduko ordezkariek Araba, Bizkai eta Gipuzkoako lehendakari Patxi Lopezi alderdi guztiek parte hartuko duten elkarrizketa mahai bat abian jartzeko eta Nafarroako Gobernuarekin alde biko elkarrizketa prozesua zabaltzeko eskatu zioten atzo, lehendakariak deitutako bileran. Halaber, lehenbailehen Gobernu espainolak eta frantsesa ETArekin elkarrizketan hasteko beharra eta alde guztietako biktimen aitortza jarri zizkioten mahai gainean. Bilkura bukatutakoan, Bilduko ordezkariek positibotzat jo zuten Lopezekin izandako jarduna. Izan ere, indar guztiekin elkarrizketa izatea positiboa da eta, alde horretatik, positiboa da lehendakaria eragile guztiekin biltzea. Hala ere, bilera horiek zerbaitetarako egin beharko lirateke; hau da, ez dira -ez lukete izan behar- inondik inora helburua, tresna baizik. Bilkura horiek parte hartzen dutenek elkarri entzun eta une historikoak eskatzen dituen ekarpenak kontuan hartzeko gune dira, herri honek aurrean duen erronka handiari aurre egiteko denek eman beharreko pausoak adosten joateko. Baina, esate baterako, lehendakariak Bildurekin hitz egin duela esateko baino ez balira, itxurakeria hutsa balira, soberan leudeke.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo