GARA > Idatzia > Kultura

Euskaltzaindiaren Gipuzkoako egoitza berriak Villasante gogoraraziko du

p045_f01.jpg

GARA | DONOSTIA

Euskaltzaindiaren Euskararen Ikergunea inauguratu zuten atzo Donostiako Ibaeta auzoan, XVII. mendeko Tolare izeneko baserri zaharberritu ederrean. Akademiak Gipuzkoan dituen zerbitzu, egitasmo eta lantalde guztiak batuko dira bertan, hau da, ordezkaritza ez ezik, Jagonet zerbitzua, Joanes Etxeberri egitasmoa (Euskararen Historia Soziala) eta Euskaltzaindiaren hiztegigintzan lan egiten duten taldeak ere izango dira. Ikerguneari Luis Villasante -1970etik 1988ra euskaltzainburua izan zena- izena jarri dio Akademiak «euskararen ikerkuntza eta euskara batuaren alde egindako lanagatik», Andres Urrutia euskaltzainburuak adierazi zuenez.

«Luis Villasante Euskararen Ikergunea» izena bistaratzea izan zen, hain zuzen ere, atzoko ekitaldiari hasiera eman zion unea. Euskaltzainak, herri-aginteekiko ordezkariak -Hego Euskal Herriko foru aldundi eta gobernuetako ordezkariak izan ziren bertan, Nafarrokoa barne, baita Frantxua Maitia Euskararen Erakunde Publikoko burua-, Luis Villasanteren senitartekoak eta Arantzazuko Frantziskotarren ordezkariak bertan zirela, Andres Urrutia euskaltzainburuak, Miriam Villasante Villasanteren ilobak eta Jesus Mari Arregi Frantziskotarren goardianak «Luis Villasante Euskararen Ikergunea» izena daraman plakari estalkia kendu zioten. «Akademiak asmo eta amets zaharra egia bihurtu du», adierazi zuen Urrutiak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo