
Etxepare Euskal Institutuak Kataluniarekiko harremanak sustatuko ditu
GARA | DONOSTIA
Etxepare Euskal Institutuko zuzendari Aizpea Goenagak erakundearen xedeak eta Katalunia eta Euskal Herriaren arteko harreman kulturalak sustatu eta estutzeko ekimenak azalduko ditu asteazkenean Bartzelonako Auditoriumean. Goenagarekin batera, Igor Otxoa �Hostoak� proiektuaren zuzendari eta txalapartaria eta Josep Maria Dutren Bartzelonako Auditoriumeko Musika Modernoen saileko zuzendaria egongo dira.
Gainera, Etxepare Institutuak �lehenengo zangoa� jarriko du Katalunian Arte Eszenikoen Katalunia-Euskadi Foroa antolatuz asteazkenean bertan eta �Hostoak� ikuskizuna aurkeztuz ostegunean.
Jarduera horiez gain, Lakuako Gobernuak eta Bartzelonako Euskal Etxeak hitzarmena sinatuko dute Bartzelonan euskara klaseak emateko. Euskara klaseetarako diru-kopurua 22.000 eurokoa da. Eskola orduak 2.104 izango dira, eta ikasle kopurua 164.