GARA > Idatzia > Mundua

Txinak ez du begi onez ikusten AEBek Australiara militar gehiago bidaltzea

Australian duten presentzia militarra areagotu nahi dute Ameriketako Estatu Batuek. Lehen ministro australiarrarekin bildu ondoren, datorren urtean 200 eta 250 soldadu artean bidaliko dituela iragarri zuen Barack Obamak. Txinak gogor gaitzetsi zuen neurria.

p022_f01_199x108.jpg

GARA | BEIJING

Asia-Pazifikoak garrantzi handia duela nabarmendu du Washingtonek azken asteetan. «Lehentasun estrategikoa» du AEBentzat, are gehiago, Txinak inguruan duen pisua ikusita.

Txinaren eragina murriztu nahian, Australian duten presentzia militarra areagotuko dutela iragarri zuen atzo Barack Obama presidente estatubatuarrak Australiako lehen ministro Julia Gillardekin Camberran elkarrizketatu ostean.

Bilkuraren ondorengo agerraldian Gillardek aditzera eman zuenez, 2012ko erdialdean 200 eta 250 marine artean bidaliko ditu Pentagonoak Australiako iparraldera. Armada autraliarrarekin batera arituko dira lanean, gaineratu zuenez.

Kopuru hori handituz joango da pixkanaka. Helburua Lurreko, Aireko eta Itsasoko indarra osatzea da, eta orotara, 2.500 soldadu izango ditu. Era berean, hegazkin gehiago bidaliko ditu, eta Armada australiarrarekin batera egiten dituzten maniobrak ugaritu.

«Horri esker, gure arteko eta Asia-Pazifikoaren defentsa hobetzeko gai izango gara. Herrialde horiekin dugun konpromisoa iraunkorra eta apurtu ezina da», plazaratu zuen Obamak.

Segurtasun Nazionaleko sailburuordeak, Ben Rhodesek, AEBek Asia-Pazifikoan «oreka geografikoa» lortu nahi dutela esan zuen pasa den astean, Washington kezkatuta baitago Txinak inguruan duen eraginarekin, gero eta handiagoa da eta. AEBena, Txinaren hegoaldetik gertuen dagoen presentzia militarra izango da. Gobernu txinatarraren haserrea ez pizteko, herrialdea ez dutela baztertu nahi helarazi zuen Obamak. «Ongietorria ematen diogu Txina baketsu eta kementsu bati. Ez da egia beldurra diogunik edo zokoratu nahi dugunik. Baina, garrantzitsua da Pekinek jokoaren arauak errespetatzea», adierazi zuen.

Gaur, Australiako Legebiltzarrean hitza hartuko du Obamak. AEBen politikari buruz mintzatuko da. Iaz, bi alditan bertan behera utzi behar izan zuen Australiako bidaia osasun erreformaren eta petrolio isurketaren ondorioz.

Liu ministroaren kritika

Txinako Atzerri ministroak, Liu Weiminek, gogor gaitzetsi zuen Obamaren egitasmoa. Nabarmendu zuenez, «ez dio onik egingo bakeari ezta elkarlanari ere, are gutxiago, pairatzen dugun krisialdia kontuan hartuta. Testuinguru honetan, ez dugu oso egokia ikusten itun militarrak berrindartzea; ez dator bat inguruko herrialdeek dituzten beharrekin».

«Washingtonek askotan esan du Txina ez dela mehatxu bat. Presidenteak berak Txina indartsu eta aberats bati ongietorria eman dio. Bere zabalkundea oztopatzeko asmorik ez duela esan du. Espero dugu bere hitza betetzea», gaineratu zuen Liuk.

omenaldia

Australiako lehen ministroarekin batera Darwinen izan zen Obama. Bigarren Mundu Gerran, Japoniako Armadak «Peary USS» destruktoreari airez eraso eta 80 soldadu estatubatuar hil zituen.

La Casa Blanca insta a abordar las disputas territoriales

Estados Unidos abogó por abordar en la próxima cumbre de Asia Oriental, que se celebrará el fin de semana en Bali, las disputas territoriales que mantiene China con sus países vecinos. «El tema de la seguridad marítima debe estar en la agenda. Nos preocupa la seguridad en el mar de China Meridional -una zona en la se cree que hay grandes reservas de petróleo-», dijo el consejero adjunto de Seguridad Nacional de la Casa Blanca, Ben Rhodes.

El Instituto Lowy, un grupo de expertos australiano, advirtió en junio de que esas tensiones podrían desencadenar una guerra.

Desde Filipinas, la secretaria de Estado, Hillary Clinton, subrayó que Washington «no se posiciona respecto a las reclamaciones territoriales porque cualquier país tiene derecho a defender su postura, pero a lo que no tiene derecho es a defenderla mediante la intimidación o la coacción», en una velada alusión a China.

En respuesta a estas declaraciones, el ministro de Exteriores chino, Liu Weimin, afirmó que «la intervención de fuerzas extranjeras no ayuda a resolver el problema. Sólo servirá para complicar la situación y socavar la estabilidad de la región». IGARA

hika-mika

Txinak, Vietnamek eta Filipinek aldarrikatzen dute Spratly eta Paracel irlen gaineko eskumena. Munduko petrolio erretserba handiena omen dago han. Hillary Clintonek laguntza militarra eskaini dio Manilari.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo