GARA > Idatzia > Euskal Herria

Flandria

Bruselako Auzitegiak astelehenean erabakiko du Tomeren euroaginduaz

Bruselako Apelazio Epaitegak astelehenera arte atzeratu du Ventura Tomeren euroaginduaren gaineko erabakia, hasieran atzo egingo zuela aurreratu bazuen ere. Bruselako Fiskaltzak helegitea aurkeztu zuen joan den astean Tomeren kontrako euroagindua errefusatzen zuen beste epaitegi batek harturiko erabakiaren aurka. Fiskalaren arabera, epaileak ez zuen argudio nahikorik eman bere erabakia justifikatzeko. Entzutegi Nazional espainolak aurkezturiko euroaginduak formazko akatsak zituela esan zuen epaileak. Bestalde, gaur errebisatuko dute epaileek Tomerekin batera Bruselan atxilotu zuten Xabier Agirreren behinbehineko kartzelaldia luzatzen duten ala ez.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo