GARA > Idatzia > Ekonomia

Fertiladourreko lurzoru kutsatua garbitzeko eskatu dio Akitaniak Estatuari


GARA | BAIONA

Akitaniako Kontseiluak atzo jakinarazi zuenez, Bokaleko portuan kokatutako Fertiladour lantegi zaharrak erabilitako lur eremuan erradioaktibitatea neurtzeko azterketaren emaitzak kaleratu berri ditu Segurtasun Nuklearraren Erakundeak. Horrek dioenez, erradioaktibitatea kentzeko hartu izan diren neurriak ez dira nahikoa izan, eta ezinezkotzat jotzen du eremua berriz erabili ahal izatea.

Segurtasun Nuklearraren Erakundeak emandako iritzi hori kontuan harturik, Akitania eskualdeko Kontseiluak Estatuari eskatu dio Fertiladourren lurzoruan kutsadura garbitzen ahalegintzeko eta «kutsatzaile-ordaintzaile» printzipioa betearazteko. «Ezingo da lur hori erosi kutsadura kendua ez den heinean», ohartarazi zuten eskualdeko ordezkariek.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo