Amlin Challengeko partida jokatuko du Avironek Bordeleren aurka Baionan
Amlin Challengeko bigarren jardunaldia jokatuko du gaur Avironek Bordelen aurka. Norgehiagoka 20.30ean hasiko da Jean Dauguer estadioan. Zuri-urdinek lehen jardunaldian oso erraz irabazi zuten, baita puntu gehigarria eskuratu ere. Gaurko helburua ere hori izango da, garaipena lortu, eta erasoko puntua ere lortzea, horrela final-laurdenak gertuago izango lituzketelako. Bordele, ustez, Aviron baino talde ahulagoa da, baina Ligan irabazi egin zioten lapurtarrei. Mike Phillipsek lehen aldiz jokatuko du gaur Baionakoekin, Galeseko selekzioarekin Munduko Txapelketan jokatzen aritu ostean.