GARA > Idatzia > Iritzia> Hemeroteka

Enekoitz Telleria 2011/12/17

Han, eta hemen

berria

Azaroaren 15ean, Espainiako Auzitegi Gorenak baliogabetu egin zuen Portu eta Sarasola etakideak torturatzeagatik Gipuzkoako Probintzia Auzitegiak iaz zigortu zituen lau guardia zibilen aurkako epaia. Abenduaren 2an, Espainiako Poliziak Oihana Agirre atxilotu zuen. Abenduaren 7an, 23 urteko espetxe zigorra ezarri zion Auzitegi Nazionalak Gurutz Agirresaroberi, Pagazaurtundua hiltzea egotzita, baina ETAko kidea zela frogatu gabe. Abenduaren 7an, Belgikak Ventura Tome Espainiaratzea erabaki zuen. Abenduaren 12an, Frantziako Poliziak Josu Esparza atxilotu eta Espainiaratu zuen. Abenduaren 14an, Frantziako Poliziak Julen Mujika eta Intza Otxandabaratz atxilotu zituen. Abenduaren 15ean, Amaiurri talde parlamentarioa izatea eragotzi zion PPk. Abenduaren 15ean, Espainiako presidente Mariano Raxoik esan zuen ez duela «baztertzen» Amaiur eta Bildu legez kanporatzea.

Abenduaren 17an, gaur, Gernikako Akordioaren sinatzaileek gatazkaren biktima guztiak aitortzen dituen adierazpenaren berri emango dute.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo